Elkarrizketa: Gemma Nogales, Pertsonen Garapeneko zuzendaria LANTEK

1.- Negozioaren Garapeneko zuzendariaren kargua zure gain hartu berri duzu. Zer dakar berekin erantzukizun berri horrek zuretzat?

Gemma Nogales, Dir RRHH LantekErronka handia da, zalantzarik gabe, baina ilusio handiarekin egin diot aurre. Neure buruari helburu berriak jartzea gustatzen zait eta atsegin handiz hartuko dut parte hazkundea eta berrikuntza oinarri dituen Lanteken proiektuan.

Honako hauek lortu nahi ditugu Lanteketik:

•             Profesional onenak erakartzea

•             Pertsona eta profesional gisa haziko diren ingurunea eskaintzea. Honako hauek topatuko dituzte bertan: Laneko giro arina eta elkarlanekoa, eguneroko beren lana hobetzea ahalbidetuko dien proiektu handiak, sormenean eta berrikuntzan oinarritutako laneko kultura, taldeko lana eta aldaketekiko jakinmina topatuko dute. Hori guztia, gainera, nazioarteko giroan barneratuta.

Nire lehentasuna honako hauek sendotzea izango da: gure employer brandinga, gure taldeen engagementa, langilearen esperientzia eta kultura korporatiboa.

2.- Azken urteotan Lantekek izan duen hazkundea erraldoia izan da. Zein da arrakasta horren oinarria?

Arrakasta teknologiaren eta talentuaren arteko lotura bikainari esker lortzen dugu. Lantek teknologikoki aurreratuak diren eta deformazio metalikoaren merkatuan parekorik ez duten produktuak garatzeko eta merkaturatzeko gai izan da gure gain erronka berriak hartzeko eta finkatzen ditugun helburuak lortzeko gai izatera bultzatzen gaituzten profesional bikainen eskutik. Proiektu korporatiboarekiko konpromiso hori da enpresa bat arrakastara bultzatzen duena.

3.- Zein dira Lantek bere sektoreko mundu mailako lider bihurtu duten balio bereizgarriak?

Gure enpresaren helburua gure sektorek enpresen aldaketa digitala bultzatzea eta horretan laguntzea da. Horretarako, haien digitalizaziora iristeko trantsizioan laguntza ematen diegu eta heldutasun digitaleko egoera ugarietara egokitzen gara.

Lantekek garatzen dituen “4.0 industriako” irtenbide espezifikoak bere 30 urte baino gehiagoko ibilbidean enpresa espezializatu den metalaren sektorerako esklusiboak dira  Irtenbide digital horiek txaparen eta metalaren industriako arazoei lotuta daude.

Badakigu proiektu horretan aurrera jarraitzeko funtsezkoa dela gure profesionalen talentua eta, horrenbestez, hori zaindu behar dugu. Horregatik, sektoreko profesional onenak bilatzen eta gehitzen ditugu, enpresako arlo ugaritan (ingeniaritza, informatika, ekonomia, marketina eta abar) espezialistak diren eta sektorean esperientzia handia duten profesionalek osatzen duten egitura sendoa eta gero eta handiagoa dena sortuta. Lanteken proiektu bakoitza arrakasta-prozesu koordinatu eta eragingarri bihurtzen dute horiek.

4.- Egoitza nagusia Arabako Teknologia Parkean duzue. Zuen enpresarako ingurune “naturala” al da? Zer eskaintzen dizue maila profesionalean eta pertsonalean?  

Noski; Arabako Teknologia Parkea Lantekentzako ingurune egokia da. Ikerketa-zentroak, spin-offak, startupak, oinarri teknologikoko enpresak edo gurearen moduko enpresa handietako I+G sailak biltzen dituen berrikuntzako ekosistema da. Horretarako, gure jarduera garatzeko bi eraikin ditugu parkean. Haietako bat da modu esklusiboan I+Gra bideratutako proiektu berriak eta ideiak sortzeko eta lantzeko gure laborategia.

Teknologia-enpresa gara eta gure behar berberak dituzten eta gurearen antzeko arazoei aurre egiten dieten beste enpresa batzuekin partekatzen dugu espazioa.

Parke zientifikoak eta teknologikoak, oro har, ikerlarien eta berrikuntza bultzatzen duten enpresen arteko elkarbizitzarako guneak sortu ahal izateko espazio fisikoari lotutako proiektuak dira eta Lantekek, zalantzarik gabe, bere tokia du hor berrikuntza eta ezagutza teknologikoa errazten eta bultzatzen.

Era berean, nabarmendu beharrekoak dira unibertsitate-zentroekin eta I+G+b arloetako erakunde edo elkarteekin tradizioz izandako loturak. Horiei esker, enpresek talentua eskura dezakete eta eskualderako eta ekonomiak aurrera egiteko oso baliotsua den ezagutza atxikitzea eta atzeraelikatzea lor daiteke. Bestalde, teknologia-parkeek enpresaren posizionamendua hobetzen eta gure jarduerari ikusgarritasuna ematen laguntzen dute. Eta, noski, aipatu beharrekoak dira bertako instalazioen eta azpiegituren kalitatea, eta lan egiteko modua modu apartean eskaintzeko duten ahalmena.