Elkarrizketa: Gustavo Pérez, MugiCloud enpresako CEOari

Gipuzkoa

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago MugiCloud; mugikortasunaren sektorean 20 urtetik gorako esperientzia duten profesionalez osatutako lantaldea du, eta ITSetan (Intelligent Transport System), Interneten, Wifian eta Elektronikan adituak dira.

2012. urte amaieran sortu zuten enpresa, bidaiarien garraioko enpresen negozioaren kudeaketa hobetzen duten ontziratutako soluzio teknologikoak garatzeko helburuz, onura argiak eskainiz funtsezkoak diren arloetan, hala nola: ibilgailu-flota, gidariak, ibilbideak eta bidaiariak.

AAEAAQAAAAAAAAdhAAAAJGEyNGIwNTFjLWUwNzEtNDcwYi1iZWRmLTQ0ZDc2Nzk0Mzk2ZQ1.- Zuen enpresak ibilgailuentzako soluzio berritzailea eskaintzen du, gailu bakar bati esker. Zertan datza?

Bidaiarien garraioko enpresen sektorean (autobus-konpainietan, batez ere), kasu gehienetan IKT euskarririk gabeko egitura lauak izaten dira, eta Wifi konektibitate arazoak (konektibitate falta, erabiltzaile-esperientzia txarrak, kontrolik gabeko GB kontsumoak, soluzio garestiak eta instalatzeko konplexuak…) eta kudeaketa arazoak (ez dute online bidezko komunikaziorik bidaiariarekin eta ibilgailuarekin) izaten dituzte.

Sektorearen egoera hori izanik, mugiCLoud enpresan soluzio berritzaile bat garatu dugu, ontziratutako plug&play gailu bakarrarekin (MugiCloud Box); gailu horrek funtsezko onurak eskaintzen ditu Wifi, Marketin eta bidaiariarekiko online Komunikazioaren arloetan, eta ibilgailuaren Ibilbideetan eta Telematikan.

Ez dauka langile profesionalek instalatu beharrik; Plug&Play moduan, ibilgailuaren diagnosi-konektorera konektatuta, bidaiariei WIFI zerbitzu profesional eta pertsonalizatua ematea ahalbidetzen du, eta merkatuko wifi router konbentzionalek baino konektibitate-maila askoz handiagoa eskaintzen du, bidaiariarekin komunikatzeko aukera ematen du inkesta-plataforma batekin eta ongietorriko ataria pertsonalizatuta, uneoro ibilgailuaren geokokapena izateko eta ibilgailuaren gorabeherak jakiteko aukera, denbora errealean jasotzen direnak ibilgailuaren diagnosi-puntutik.

mymugiCloud plataformarekin (Cloud softwarea), flota bakoitzean ontziratutako gailuak kudeatzen eta monitorizatzen dira pertsonaliza daitekeen erabiltzaile-Dashboard indartsu batekin, baita ibilgailuen kudeaketa, eta Wifi funtzionaltasunaren konfigurazioa ere –banda-zabalera erregulatuta eta saio-denborak ezarrita–, kontsumoa bidaiariaren beharretara egokituz; txosten pertsonalizatuak egiten dira eta enpresari alertak bidaltzeko modulu batekin, etengabeko bilakaeran dagoena.

                       mu

 

2.- Gero eta ohikoagoa da wifi aurkitzea ibilgailu pribatu zein publikoetan. MugiCloud-ek ontziratutako 4G wifia eskaintzen du. Zein dira zerbitzu horren abantailak?

MugiCloud “wifi baino harago doan” soluzioa da, funtsezkoak diren abantailak eskaintzen dizkie bidaiarien garraio profesionaleko enpresei. Ez gara Wifiaz soilik ari, onurez ari gara:

 Bidaiarientzako onurak eskaintzen ditu, Wifi nabigazio-esperientzia hobearekin, gogobetegarriagoarekin, autobus bateko bidaiari guztientzako berdina izango dena.

 Enpresentzako onurak eskaintzen ditu; ontziratutako zerbitzu bat eman ahal izateaz gain, bidaiarien, ibilbideen eta ibilgailuen online bidezko informazioa izateko aukera ematen die. Funtsezkoak dira ondorengo alderdiak, besteak beste:

–       Wifi sarera konektatutako bidaiariei online bidezko inkestak egin ahal izatea, aldez aurretik identifikatuta izanda bidaiari horiek.

–       Ibilgailu bakoitzaren egoera eta trackinga ezagutzea.

–       Motorraren edozein gorabeheraren eta ibilgailuaren kontsumoen berri izatea denbora errealean.

–       Gidari bakoitzaren gidatzeko estiloa eta gehiegizko abiadurak, esaterako, ezagutzea.

 3.- Zuen enpresarena bezalako arlo batean, etengabeko bilakaeran egonik… zer dakarkigu etorkizunak?

Merkatu-azterketek diote konektatutako ibilgailuen negozioak 98 milioi USDko salmenta globalak izango dituela 2018an. MugiCloudek, 2012az geroztik, bidaiariak garraiatzen dituzten ibilgailuen segmenturako (autobusak eta taxiak) nitxo-soluzio bat garatu du.

Berriki onetsi da soluzio horretarako patente nazionala, eta horrek indartu egiten du gure enpresaren zein gure bezeroen izaera berritzailea. Berrikuntzaren garapenarekiko gure konpromisoa eta etengabeko bilakaera berresten ditu; horiexek dira, eskaintzen dugun zerbitzuarekin batera, gure jardunaren ardatz nagusiak.

Etengabeko garapen komertziala izaten ari den enpresa gara, nazio eta Latam mailako bezeroak dituena eta bere sare komertziala eta banaketarako akordioak garatzen ari dena, 2018an lidergoa lortzeko. Ibilgailuetarako eta bidaiarientzako konektibitate-soluzio profesionalak eskatzen ari den merkatu batean ari gara, eta ontziratutako WIFia da gehien eskatzen diren zerbitzuetako bat.

Garraio-konpainiei balioa emateko beharrezko konektibitate hori aprobetxatzea da gure balio-ekarpena.

Uste da zortzi aldiz handituko dela datozen zazpi urteotan ibilgailuko konektibitate-erabilera, eta mugiCloud da bere bezeroen hazkundearen liderra.

4.- MugiCloud Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago. Hori al da era horretako enpresentzako “berezko” ingurunea?

Zalantzarik gabe, ingurune egokiena zela uste izan genuen, eta denborarekin berretsi egin dugu uste hura. Ingurune egokia da, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eskaintzen dituen erraztasunak eta zerbitzuak eta gipuzkoar enpresak bultzatzeko bere ideia kontuan hartuta.

 Aukera ematen digu I+Geko garapenetan partner potentzialekin (Zentro Teknologikoak eta enpresa pribatuak) edo beste alor batzuekin (aholkularitza, kudeaketa…) sinergiak eta lankidetza-hitzarmenak sortzeko.

 Eta gure bezeroei, nazio zein nazioarte mailako merkatuetan, I+Garen alorrean enpresa modernoaren eta teknologiari dagokionez puntako enpresaren irudia transmititzeko ideia indartzen du.

 

Partekatu

Beste berri batzuk