Elkarrizketa: Izaskun Arriaga, Diseinuaren eta fabrikazio gehigarriaren teknikaria. Optimus 3D

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Konpromisoa

Enpresaren jarduera…

Diseinuaren eta fabrikazio gehigarriaren teknikaria (3D modelatua, digitalizazioa, prototipatua etab.). I+G proiektuen arduraduna, osasunaren sektorean.

Bereizgarriak (filosofiari edo erantzukizun sozialari dagokionez)…

Osasunaren sektorean, produktu pertsonalizatuak eta paziente bakoitzarentzat egokituak ikertu, diseinatu eta garatzen ditugu (ortesiak, protesiak, biomaterialak, osagai biomedikoak).

Zehazki, Optimus 3D-k ferula pertsonalizatuak eta pazientearen anatomiara erabat egokituak diseinatzeko eta fabrikatzeko proiektua garatu du. Bioefekin eta Osakidetza-Basurtoko traumatologiako taldearekin elkarlanean, 3D eskaneatzeko azterlana egiten ari da, rizartrosia duen pazientearen eskutik, neurrira egindako ortesia diseinatzeko. 3D eskanerrak sortutako puntuen maparen ondoriozko sarearen bidez, pazienteari % 100ean egokitzen zaion eredua diseinatu ahalko da, eta hura CAD3D tresna informatikoen bitartez aldatu eta eredu arinduak eskuratu, materiala murriztu eta produktu sanitarioaren ergonomia hobetu.

OTA/RC batean oinarritutako 3D erreprodukzio anatomikoak, material biobateragarrien eta biodegradagarrien, gailu medikoen, bioinprimatzearen eta produktu sanitarioen azterlana Optimus 3D-k ingeniaritza biomedikoaren sektorearen barruan lantzen dituen ikerketa-eremu batzuk baino ez dira.

Gizarteari egin nahi dizkiozuen ekarpenak…

Optimus 3D ingeniaritza aurreratura bideratuta dago (I+G), eta, horretarako, fabrikazio gehigarria edo 3D printinga erabiltzen du, lan-tresna nagusi gisa.

Teknologia berritzaile hori hainbat teknologia eta material desberdinek eratzen dute, eta horietarako ezagutza berezi ugari behar da; teknologia berritzaile horren bidez, O3Dk fabrikazioko abantailak ematen ditu, teknologia konbentzionalaren aldean, azalerak eta geometria konplexuak, arinagoak eta eraginkorragoak inprimatzeko gaitasunarekin. Gaur egun, ez gara bakarrik prototipoez ari, baita erabat funtzionalak diren piezez ere.

Ekarpena ikerketan eta industria-ekintzailetzan. Osasunaren eta aeronautikaren sektorea nabarmentzen da; izan ere, fabrikazio gehigarriak bezero eta beharrizan bakoitzerako soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu.

Eta Euskadiko Parkeen Sareari dagokionez, zer ekarpen egiten diozue?

Euskadirako gai estrategikoa den 4.0 industriaren barruan zehaztasunez diharduen enpresetako bat gara, eta Parkean gaude. Parkeko aldamenekoentzat fabrikazio gehigarriaren barruan aurreratuena jartzen dugu eskuragarri, beren instalazioetatik hurbil.

Munduan zehar hedatutako enpresa batek hau eduki behar du:

herrialde berri horri zerbait gehitu behar dio, eta nazioarteko eragiketak egin ahal izateko konfiantza sortu behar du. Kaudimena erakustea garrantzitsua da, baina, batik bat, bezeroei ematen diegun zerbitzuaren kalitatean. Jakina, baita nazioarteko inguruneekin lan egiteko prest dauden sistemak eta langileak ere.

Eta ez du eduki behar…

“Eskualde-maila” uzteko beldurrik; funtsean, gizarte globala gara, eta ikusteko gai izan behar dugu.

Talentuak hauxe dakar berarekin…

Lana eta ahalegina.

Partekatu

Beste berri batzuk