Elkarrizketa: Javier Etxebarriari, Gaiker IK-4 zentro teknologikoko Ingurumen eta Birziklapen Saileko ikertzailea

Bizkaia

Gaiker-IK4 Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen zentro teknologikoa da. Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, Ikerkuntzan jarduten duena, eta enpresei Zerbitzu Teknologikoak eta Berritzaileak eskaintzen dizkiena.

DSC_0034b - copia1.- Zein da Gaiker-IK4 zentroaren egitekoa?

Hasieran aipatu bezala, Ikerkuntzan lan egiten duena eta enpresei Zerbitzu Teknologikoak eta Berritzaileak eskaintzen dizkien Zentro Teknologikoa da. Hiru jakintza-arlotan egiten dugu lan: Plastikozko materialak eta haien konpositeak; Bioteknologia, eta Ingurumena eta Birziklapena. Teknologia hartu eta garatzen dugu, eta industria-sareari eta administrazioei transferitzen diegu, prozesu-garapen moduan eta produktu edo zerbitzu aurreratu moduan.

2.- Lantaldea da zentro teknologikoaren indarguneetako bat. Nolako profesionalak dituzue?

Goi mailako prestakuntza eta espezializazio maila handia duten profesionalak ditugu, etengabe trebatzen direnak, eta horri esker, ondo ezagutzen dituzte beren espezializazio-arloetako jakintza eta garapeneko azken aurrerapenak, era horretan, I+G+b arloan erronka berriei aurre egin ahal izateko.

3.- 1985ean Gaiker-IK4 zentroaren sorrera ehundu zuten aliantzek emaitza garrantzitsuak ekarri dituzte…

Aliantzak beharrezkoak dira bizi garena bezalako mundu globalizatuan gure trebetasunak indartzeko, are gurea bezalako herrialde txiki batean. Hala ere, ingurune oso lehiakorrean hazi garenez, kosta egiten zaigu inertziak hautsi eta lankidetzari lekua egitea. Hobetu beharreko alderdia da; ohartu behar gara merkatua globala dela, eta ahalik eta indartsuen hurbildu behar garela merkatu horretara.

4.- Zer balio ematen dio zuen zentroari I+Geko inbertsioak?

Zentro Teknologiko batean, I+Geko inbertsioa gure jardueraren gasolina da. Hori gabe, ez genuke jarduerarik izango. Inbertitzaileentzako, gure zentroetan kapitala jartzea arriskuzko apustua da, baina baita etorkizunera begirako apustua ere. Espero dugu gugandik espero dutena eman eta gugan jarri duten konfiantza hori itzuli ahal izatea, industria-garapen eta gizarte ongizate handiago eta hobe baten bitartez.

5.- Zer ekarpen egiten dio zuen zentroari Bizkaiko Teknologia Parkean egoteak?

Ingurune garrantzitsua da, enpresen arteko harremanen esparru garrantzitsua da, eta kanpora begira ikusgarritasuna ematen digu, eta hori ezinbestekoa da teknologia arloan.

Parkean dauden enpresek komunikabideetan duten etengabeko presentziak bulkada eragina du ingurune berean gauden gainerako enpresetan eta, zeharka, prestigioa ematen digu.

Partekatu

Beste berri batzuk