Elkarrizketa: Jesús Boutefeu, Boutefeu Ingeniería & Desarrollo ko Gerentea

Araba

1.- Jesús Boutefeu, Arabako Teknologia Parkean ezartzearen aldeko apustua egin zuen lehen enpresaburuetako bat izan zinen. Ameslaria al zinen? Arabako Teknologia Parkeak zer eskain ziezazukeela ikusi zenuen?

BotefeuHasiera batean, Miranda de Ebron hasi ginen, baina langileen zati handi bat Gasteizetik etortzen zen eta horrek eragozpenak zituen. Ondorioz, azkenean, Gasteizera joatea erabaki genuen; izan ere, bezeroentzat kokapenak ez zuen interesik eta gure langileei horrek bizi-kalitate hobea emango zien. Gainera, ez ditugu ahaztu behar Arabako Teknologia Parkean kokatuta egoteak sinergien eta erosotasunen aukera ugari eskaintzen zigula.

2.- Enpresa gutxi dago langileen bizi-kalitatea hobetzeko bulegoen kokapena aldatzeko prest. Boutefeu Ingeniería y Desarrollo enpresa ezagutzen dutenek beti aipatzen dute barne mailan eta bezeroekin familia handi bat osatzen dutela.

Egia esan, Boutefeu I&D enpresan oso garbi dugu xehetasunen ingeniaritzaz arduratzen garela eta gure bezeroen konfiantzazko ingeniaritza izan nahi dugula. Guztiaren gainetik lanen kalitatea eta gure bezeroekin taldean lan egiteko gure uste sendoa premisatzat hartuta, ezinbestekoak dira langileen konpromisoa eta gure bezeroentzako irtenbide onenak beti bilatzeko duten ilusioa. Horretarako, behar-beharrezkoa da langileak gure bezeroen helburuekiko lerrokatuta, motibatuta eta pozik egotea.

3.- Gehiago zehazte aldera, zein dira Boutefeu I&Dren espezialitateak?

Oro har, obra zibilean, egitura metalikoan, piping-ean eta galdaragintzan espezializatuta gaudela esan dezakegu, baina, egia esan, “neurrira egindako” era guztietako konponbideak eskaintzen ditugu.  Gure enpresak hasiera-hasieratik egin du eskaintzen eskarietarako eta obrak gauzatzeko ondo aztertuta eta zehaztuta dauden espezifikotasun teknikoak eta xehetasuneko ingeniaritza zorrotza egitearen aldeko apustua; izan ere, gure ustez, proiektu ona egiteko funtsezko oinarria da hori proiektua gauzatzeko garaian inprobisazioak eta aldaketak eta, horrenbestez, aurrez ikusitako kostuak ugaritzea ekiditeko. laburbilduz, xehetasuneko ingeniaritza ona egiteko ardura serio hartzen duen enpresa gara. Gure lana oinarrizko ingeniaritzan hasten da eta honelakoak egiten jarraitzen du: administrazioko izapidetzeetarako dokumentazioa prestatzea (gauzatze-proiektuak, adibidez), esleipenerako eskaintza kudeatzea, xehetasunezko ingeniaritza, obren zuzendaritza eta gainbegiratzea, gremioen koordinazioa, segurtasuneko eta osasun arloko koordinazioa eta abar.

4.- Boutefeu I&Den iragana eta orainaldia arrakastaz Beteta daude. Zein dira etorkizunerako planak?

Urte hauetan guztietan bete dugun kalitatezko lanaren filosofia mantendu nahi dugu, gure bezeroei laguntza emanda. Boutefeun sekula ez dugu lan komertzialik egin behar izan gure lana ezagutarazteko. Izan ere, ahoz aho zabaldu den informazioaren bidez iritsi gara nazioartean gure bezeroengana. Dena den, Euskadiko enpresa gehiagotara iritsi nahiko genuke, baina beti premisa berberari eutsita: kalitate goreneko zerbitzua eskaintzea, gure bezeroen konfiantzazko ingeniaritza bihurtu ahal izateko.

 

Partekatu

Beste berri batzuk