Gamesak bi kontratu berri itxi ditu Mexikon

Bizkaia

Euskal  konpainiak  134  turbina  instalatuko  ditu  guztira  Puebla  eta  Guanajuato  estatuetan

parque-mexicoIndustria  eolikorako  teknologian  espezializatuta  dagoen  Gamesa  euskal  enpresak  bi  kontratu  sinatu  ditu  Iberdrola  energia-konpainiarekin,  Mexikon  kokatutako  bi  parke  eolikotan  325,5  megawatteko  horniketa  egiteko.  Guztira,  euskal  konpainiak  134  turbina  instalatuko  ditu.

Lehen  kontratuan  ezarritakoaren  arabera,  Gamesak  G114-2.625  MW  (220,5  MW)  modeloko  84  turbina  instalatu  eta  abiarazi  beharko  ditu  Puebla  estatuko  Pier  IV  parke  eolikoan.  Entrega  2018aren  hasieran  egitea  espero  da,  eta  konpainiak  aurreikusi  duenez,  parkea  abian  egon  liteke  2019ko  martxorako.

Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk