Elkarrizketa: Jorge Álvarez Garcés, Ondoan taldeko zuzendari nagusia

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

ONDOAN 1982an sortu zen Enpresaren lehen jarduera uren tratamendua eta arazketa izan zen. Handik gutxira, industriaren eta zerbitzuen eraikuntzarako instalazio orokorren ingeniaritza sartu zen. Hurrengo urteetan, enpresa hazten eta bere jarduerak beste eremu batzuetara zabaltzen joan zen, besteak beste, honako hauetara: ingurumen-aholkularitza, aholkularitza teknikoa, ingeniaritzako azterlanak eta proiektuak, lan-arriskuen prebentziorako auditoretza eta mantenimendua. ONDOANek, une hauetan, zortzi sozietatek eta 350 langile baino gehiagoko plantilla batek eratzen duten enpresa-taldea osatzen du; presentzia zuzena du nazio- eta nazioarte-eremuetan. ONDOAN MONDRAGON korporazioaren barruan dago, eta hartako Ingeniaritzako eta Enpresa Zerbitzuetako Atalaren barruan.

Enpresaren jarduera…

ONDOANen, zerbitzu aurreratuak eman eta neurriko soluzioak garatzen ditugu gure bezeroentzat, bost jarduera-arlo handitan: Instalazioen ingeniaritza; Ingurumena eta lan-segurtasuna eta -osasuna; Mantenimendua eta zerbitzuak; Barneko ingurumen-kalitatea, eta Energia. ONDOANek zabaldutako jarduerak eta taldeak bezeroei ematen dizkien zerbitzuek zenbait jarduketa-eremu dituzte xede, besteak beste: Eraikuntza berezia, Industria, Azpiegiturak, Segurtasuna, Osasuna, Energia eta Ingurumena. Horietako bakoitzean, erreferentzia ugari ditugu, gure enpresaren ia lau hamarkadetan zehar garatutakoak, eta ONDOAN dihardugun merkatuan erreferente eta bezeroek, hornitzaileek eta kolaboratzaileek balioetsitako marka ospetsu bilakatu duten nazioarteko prestigioa duten konpainientzako proiektuetan gauzatuak.

Bereizgarriak …

Gure enpresa-ikuspegia Mondragon korporazioaren kulturan sartzen da, eta enpresa taldearen arrakasta eta ez banakoarena nagusi den sistema gisa kudeatzera eraman gaitu horrek. Harreman pertsonalak sustatu ditugu, bai eta enpresa-motibazioak ere. Azken batean, enpresarekiko pertenentzia-ideia sortzen saiatu gara,

ONDOANen ibilbidea ia 40 urte hauetan arrakastatsua izan dela esan daiteke, eta, ez dago zalantzarik, arrakastaren gakoak pertsonetan daude, taldeko lanean, bezeroaren orientazioan, enpresa-kulturan, eta gure bezero, hornitzaile eta erakunde-ingurunearentzako laguntzan.

ONDOANek bere jarduketa eta jarduera guztietan aplikatzen duen enpresa-ereduan balioak nagusitzen dira, eta beti egon da bezeroarentzako zerbitzuan, hurbiltasunean, konfiantzan, taldeko espirituan, kalitatean, konpromisoan eta ekimenean oinarrituta. Hori guztia, lidergoaren bokazioarekin eta parte hartzen duen proiektu guztietan kode etiko zorrotzarekin.

Gizarteari egin nahi dizkiozuen ekarpenak…

Beti izan gara kontziente eta eskertu dugu gizartearengandik, jaio garen ingurunearengandik eta enpresa gisa hazi ginen ingurunearengandik jaso dugun guztia. Ekarpen sinergiko hori ia beti gauzatu da pertsonekiko harremanaren bidez; hura, modu batean ala bestean, gure enpresa bilakatu da.

Proiektu bakoitzaren atzean pertsonak daude, aztarna uzten duten pertsonak, eta ONDOANen asko dira aztarna utzi dutenak. Mondragon-Laboral Kutxa talde kooperatiboaren bultzadarekin 1982an orduan enpresa berria sortzeko erronka handia bere gain hartu zuen talde txikia osatzen zuten pertsonak, esaterako, edo aitzindari haiek hasitako lanarekin jarraitu zutenak, edo, bezeroak edo hornitzaileak bezala, enpresaren jarduera posible egin zutenak, edo beren erakunde-erantzukizunetik proiektua babestu zutenak.

Horren guztiaren kontziente izanik eta gure enpresa-espirituarekin eta -filosofiarekin bat etorriz, ONDOANen beti uste izan dugu lehentasunezkoa dela hartzen gaituen gizarteari berarengandik jasotakoaren zati bat itzultzea.

Eta Euskadiko Parkeen Sareari dagokionez, zer ekarpen egiten diozue?

Enpresa, Zientzia eta Teknologia dira berrikuntzaren hiru euskarriak, eta, beraz, giza garapena eta ongizatea. Hiru euskarri horiek ingurune eta habitat berean egonik, sormeneko eta laneko espazioan bateratu behar dira. Duela hiru hamarkada gure artean parke teknologikoen irudia sortu zen; ONDOANek zuzenean ezagutzeko ohorea izan zuen. Parke teknologikoaren euskal eredua, jatorritik, ekonomia- eta enpresa-egoera konplexuetara egokitu behar izan zen. Horrela, programa handia antolatu zen, faseetan diseinatuta, eta laster errealitate bilakatu zen.

Iturri horietatik elikatzen da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Zamudion; bertan, ONDOANek gizarte-egoitza du, eta haren aldeko apustua egiten du sortu zenetik. Parkea hasieratik sortu zen Euskadin sekula egin den ekimen handienetako batean; beti ekarri izan dizkigu balioa, teknologia eta berrikuntza dituen ingurunea, oinarri izateko azpiegiturak eta enpresa-egituraren hurbilketa, zeinak are gehiago hurbiltzen baikaitu gure sortzetiko helburura. Guretzat ohore handia da Parke honen partaide izatea; beti egon izan gara haren bilakaerara eta ezaugarrietara lotuta.

Munduan zehar hedatutako enpresa batek hau eduki behar du:

Funtsean, bere jarduera-eremu naturalaz eta konfort-eremuaz haratago bere gaitasunak garatzen jarraitzeko gogoa izatea, eta beste gaitasun batzuk eskuratzeko ahalegina egiteko ilusioa izatea, zailtasunak, distantziak eta kultura-desberdintasunak gorabehera. Nazioartera begira dagoen enpresa batek munduaren ikuspegi globala izan behar du, eta egiten dakiela jakin eta bere bezeroekiko hurbiltasun-harremanaren gaineko konfiantza izan behar du. Eta, gainera, eremua ezagutu behar da, negozioa egiteko moduak, harremanak, fiskalitatea eta herrialde bakoitzeko kultura-berezitasunak.

Ez, ordea:

Zalantzarik gabe; presarik gabe. Nazioartekotzeak denbora behar du, hausnarketa, analisia eta estrategia. Ezagutzak, harremanak eta, batez ere, ekiteko eta abentura partekatzeko partnerrak behar ditu. Ez da ona bakarrik ekitea. Komeni da esperientzia bizi izan duen norbait oinarri izatea, eta, hartan, dagoeneko nazioartekotuta dauden bezeroek eginkizun esanguratsua izan dezakete. Edo komeni da, bestela, merkatua ezagutzen duten baina teknologia eta know-howa behar duten tokiko enpresekin elkartzea.

Hasieran, ematen dugun zerbitzuaren hurbiltasunak eraman gintuen bezeroak gure presentzia eskatzen zuen tokira, gure bezeroen hedapenarekin hedatzera. Urte batzuk geroago, nazioartekotzea taldeko estrategiaren beraren parte bat da. Horretarako, tokiko laguntzaileak ere izan ditugu; estrategia horri eutsi egingo diogu eremu geografiko berrietara sartzeko.

Eta ez du kalterik ere izan behar. Merkatu berriari heltzen diogun bakoitzean, bertako erabilera eta ohiturak ezagutzeaz eta diplomazia korporatiboa garatzen saiatzeaz gainera,sekula ez duzu aurretiaz epaitu behar aurkitzen zoazena, ez positiboan, ez negatiboan. Beti ziurtatu behar duzu, zenbait iturriren bidez, benetan zer gertatzen ari den, batik bat negoziazio-prozesuan bazaude.

Haren filosofiagatik gustuko duzun enpresa…

Asko aipa ditzaket, eta horietako asko hurbileko ingurunekoak, batik bat MONDRAGON korporazioan. Baina enpresak pertsonek eratzen dituzte, eta benetan, azkenean, pertsonak miresten dituzu. Eta, hori horrela, pertsona ausartaren, langilearen, borrokalariaren eta ekintzailearen profila atsegin dut; profil hori zenbait aldiz aurkitu izan dut azken hilabeteotan. Ekintzailetzaz ari naizenean ez naiz bakarrik startup-en sorrerari buruz ari. Enpresa asko ez dira komunikabideetan irteten eta egunero hainbat arazori egin behar diete aurre, daukaten sormen guztia zabaldu eta ahalegin guztia egin behar dute egunerokotasunean aurrera egiteko; beren erabakietan etorkizun estrategikoari eusteko ahalegina egiten dute. Enpresaburu eta zuzendari asko anonimotasunean bizi dira, eta nire miresmen osoa merezi dute.

Talentuak hauxe dakar berarekin…

Lankidetzarako gaitasuna, zalantzarik gabe. Herrialde honen ekonomia, industria, garapena eta ongizatea talentutik eta egiten jakitetik landu dira, baina, funtsean, milaka pertsona ekintzaileren elkarlanetik; pertsona horiek, ziurrenik, sekula ez ziren kontziente izango zer ziren. Beren ametsak, ideiak, ilusioak eta ahalegina baterako enpresa-proiektu partekatu bilakatzea lortu zuten, hainbat urte igaro ondoren oraindik ageriko eta benetako errealitate izaten jarraitzen dutenak. Elkarlana da erakutsi ziguten bidea, eta sekula ez genuke ahaztu beharko. Talentua funtsezkoa da, baina banaka, lankidetzarik gabe, helmuga ez da egokia izango.

Non bilatzen dituzu enpresarako behar dituzun talentuak?

Harreman estua dugu gure jardueraren garapenaren xede diren ikasketa- eta hezkuntza-inguruneekin, bai eta gure zerbitzuak emateko eremuekin zerikusia duten ikerketa- eta prestakuntza-zentroekin ere. Gainera, barneko prestakuntza-jarduera sendoa garatzen dugu, gure prestakuntza-planen ondoriozkoa. Hala ere, arlo batzuetan langile espezializatuak aurkitzeko arazoak izaten ditugu eta prozesu hori geure baliabideekin egin behar dugu. Esaterako, suteen aurka babesteko sistemen eremuan, ez dago espezializazio-profil horri dagokion prestakuntza arauturik. Eta, gainera, eraldaketa digitalari lotutako prestakuntza-aldaketa eta -egokitzapen handiak daude, kontuan hartuta eraldaketa horrek sekulako eragina duela zenbait arlotan, besteak beste mantenimenduan eta prebentzioan eta zerbitzuaren hobekuntzan eta eraginkortasunean.

Nire laneko mahaian edo bulegoan, beti dut…

Nire laneko mahaian beti daude hainbat motatako eta estetikatako papergainekoak, boligrafoak eta koloretako errotulagailuak eta ageriko asteko agenda. Nahiz eta, jakina, nagusiki laptop-arekin, tabletarekin eta sakelakoarekin nabilen eta outlook bidez nire laguntzailearekin partekatutako agenda erabiltzen dudan, papera eta idaztea ditut gogoko pentsatzeko. Hobeto pentsatzen dut; sortzaileagoa naiz. Eta agendan egitekoak idaztea dut gogoko eta osatuta daudenean oniritzia ematea. Horrek ohiko bideetatik baino gehiago lasaitzen nau.

Partekatu

Beste berri batzuk