I. LASTERKETA SOLIDARIOA: Kilometroak haurren Parkinsonaren Aurka
Datorren azaroaren 17an, Parkinson duten haurren aldeko I. Lasterketa solidarioa egingo da. Columbus Fundazioak antolatu du, eta Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoak laguntzaile gisa parte hartu du
Lasterketa solidarioak Gipuzkoako Parke Teknologiko eta Zientifikoaren 6 km ikusgarrienak igaroko ditu. Ibilbide ederra da, lasterkariek proba politaz goza dezaten Parkinson duten haurrei lagundu bitartean.
‘Kilometroak Haurren Parkinsonaren aurka’ lasterketak bi proba hartuko ditu barnean:
- Haurren proba – 1 Km – 10:00etan
- Herri proba – 6 Km – 11:00etan
Gaixotasun hori duten haurrak terapia geniko bidez tratatzera bideratuko da bildutako diru guztia.
PARKEAREN ZENBAKIAK
Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoak 100 zenbaki eskuratu ditu jadanik, kirolaren eta garapen zientifikoaren arteko lotura sustatzeko, eta Parkeko enpresetan lan egin eta kausa horretan lagundu nahi duten profesionalen eskura jarriko ditu.
Parte hartu eta Parkearen zenbakia lortu nahi baduzu, bete ezazu inprimaki hau:
Ez geratu zenbakirik gabe!!!
Partekatu informazio hau zure lankideekin, eta animatu parte hartzera!