Bizkaiko Parkeko zenbait enpresak beren lehen Olinpiadetan parte hartu dute

Albisteak, Bizkaia

Padela, golfa eta atletismoa izan dira Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresen lehen olinpiadetako kirol-diziplinak

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak antolatu ditu, Klub Parkearekin elkarlanean; hitzordu hori “Erronka bat Parkearentzat” berrikuntza irekiko ekimenaren ondorioz sortu zen; ekimenean, Parkeko langileek lan-ingurunean hobetzeko ideiak proposatzen dituzte

 

Bizkaiko Parkeko enpresen lehen olinpiadak honako filosofia honekin gauzatu dira: enpresa-eremuan kirolaren balioei eta filosofiari eutsi eta haiek sustatzea eta Bizkaiko Parkearen barruan komunitatea sortzea. Ekimena Azti Tecnaliako Nerea Sastrerena da; hura izan zen Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak urtero antolatzen duen “Erronka bat Parkearentzat” proposamenaren irabazlea.

Lehen edizioan, honako enpresa hauetako langileek hartu dute parte, bai taldeka, bai banaka: AR Racking – Sistemas de almacenaje (Arestant S.A.), ITP Aero, Grupo LKS Krean, CIC Biogune, Itelazpi, Hedapen, Sisteplant, Beckhoff Automation S.A eta Euskadiko Parkeen Sarea.

Hiru kirol-modalitate izan dira: golfa, padela (gizonezkoa, emakumezkoa eta mistoa) eta atletismoa.

Honako hauek izan dira irabazleak, modalitateen arabera banatuta:

Golfa: 1. Beitia Pipaón – Arana Arri

  1. Nebreda Vilallonga – Bilbao Lamarcha

Gizonezkoen padela: 1. A. Aparicio – J.A. Carrera

  1. K. Izquierdo – J.Alberdi
  2. L.A. Treceño – A. Gutierrez

Emakumezkoen padela: 1. Libe de las Fuentes – Fiona Maguire

  1. Marta Lazkano – Maitane Aguado

Padel mistoa: 1. L. de la Fuente – K. Jauregi

  1. A. Mendiguren – J. Martínez
  2. I. Balcismeta – B. Pipaón

Atletismoa (taldeka): 1. ITP (A)

  1. ITP (B)
  2. Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea

 

Sailkapen orokorra (enpresa): ITP Aero. (Saria: New Yorkerako bidaia bat, bi pertsonarentzat).

Hitzordu horri amaiera emateko, pasa den igandean, urriaren 20an, Zamudioko kiroldegian jai handia antolatu zen; bertan, sarien banaketaz gainera, txiki eta nagusientzako jarduerak antolatu ziren, bertaratu nahi izan zuten guztientzat, eta pintxoa eta zozketak ere izan ziren. Zozketa horietan, hainbat sari egon ziren: kirol-materiala, San Mamesko VIP palkorako sarrerak, Bilbao Basket ikusteko sarrerak eta Amsterdamerako bidaia bat.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Klub Parkearen bidez eta Zamudioko Udalarekin elkarlanean, oraingoan honako hauen babesletza izan du: Nautalia Viajes, Air France, KLM, Audi-Alzaga, Key Group eta Delta.

Partekatu

Beste berri batzuk