Elkarrizketa: María Olea, Kalam Pilates- eta Fisioterapia-Zentroko Kudeatzailea

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 502 eraikinean daude KALAM pilates- eta fisioterapia-zentroko instalazioak. Bizi-kalitate hobea bermatzeko zerbitzu sorta zabala eskaintzeko inguru paregabean, beraz.

1.- Zeintzuk dira KALAMek eskaintzen  dituen zerbitzuak?

IMG_2327Diziplinarteko zentroa da Kalam, eta bertan konbinatzen ditugu pilates klasikoa (makinetan), fisioterapia, nutrizioa eta hipopresiboak.

Saio erdipribatuak eskaintzen ditugunez, bezeroari jarraipen pertsonalizatua egin diezaiokegu ariketak ondo gauza ditzan, eta, denbora gutxiren buruan, Pilates metodoak eskaintzen dituen onuraz goza dezan.

2.- Zergatik dago ezaugarri horiek dituen zentro bat Parkean?

Batez ere Parkean gauzatzen den lan motagatik: langileek denbora asko ematen dute eserita, jarrera ez oso egokietan, eta hezurretan zein muskuluetan mina eragiten dizkieten bizioak eskuratzen dituzte.

Inolako patologiarik ez dutenek pilates egin dezaketen arren, bitxia bada ere, Kalamera datozen pertsonen %90k honelako arazoren bat dute: hernia diskalak, bizkarrezurreko zurruntasuna, eskoliosia, jarrerazko zifosia, lunbalgia errepikakorrak, zerbikalgiak, etab. Horrenbestez, euren ornoak ondo deskonprimatzeko beharra dute, gorputza mugitu eta aktibatu behar dute.

Kalamen, lan-eremu nagusiak uztartuta, gure ikasleak berrezten ditugu eta euren gorputza ondo lerrokatuta edukitzeko beharrezko tresnak erakusten dizkiegu, etorkizuneko minantzak saihesteko.

3.- Pertsona asko hurbildu dira jada zuen zentrora. Zeintzuk dira eskari handiena duten zerbitzuak?

Urtebeteko ibilbidea egin dugu Parkean, eta ehun bezero baino gehiago ditugu bertako instalazioetan. Eskaintzen ditugun bi edo hiru zerbitzu uztartzen dituzte gehienek, baina makinak erabilita egiten den pilatesa da faktore komuna. Hortaz, Parkean eskaintzen dugun zerbitzurik ospetsuena dela esan dezakegu.

4.- Zuen alorreko enpresa bakarra zarete Bizkaiko Parkean. Zientzia eta teknologia biltzen dituen horrelako inguru batek zer abantaila dakartza?

Teknologia Parkean lan egitea erabateko luxua da guretzat. Zentro txikiago batean geunden lehen, saio erdipribatuak eskaintzen dituzten pilates-zentro ia guztiak bezala. Hemen, berriz, toki asko dugu: bost gela handi, banakako dutxak dituzten aldagelak, baita aparkaleku bat ere gure instalazioen ondoan. Baina ezin ditugu ahaztu bertako ikuspegi bikainak, oinarrizko alderdia baita guretzat.

Partekatu

Beste berri batzuk