Elkarrizketa: Ortzi Acostari eta Paul Urkijori, IKUSGARRI FILMS Arduradunak
IKUSGARRI FILMSek, ekoizpen zinematografikoaz eta bideo-ekoizpenaz arduratzen den enpresak, Arabako Teknologia Parkean du egoitza. Duela gutxi estreinatu dute kritikaren eta publikoaren arrakasta handiarekin zuen azken lana, “Errementari”. Haren zati bat, gainera, Parkean grabatu da.
1.- Bideo eta zinematografia arloko ekoizpenaz gain, zuen enpresak zer beste zerbitzu eskaintzen du?
Arte eszenikoetarako eta ekitaldi pribatuetarako ikuskizunen ekoizpena eta sormena.
2.- Duela gutxi, arrakasta handia lortu duzue “Errementari” filmarekin…
Bai; egia esan, proiektu zoragarria eta atsegina ari da izaten. Gainera, etorkizuneko proiektuetarako finantzaketa eta kontaktu onen eta interesgarrien sarea eraiki ahal izan dugu eta eraikitzen ari gara zinematografiako industriaren baitan.
3.- Zein dira epe laburrera begira dituzuen proiektuak?
Oraindik ere zinema-aretoetan “Errementari” estreinatzeko sustapeneko estrategia eta filma ixteko azken xehetasunak burutzen ari gara. 2018ko martxoaren 2an estreinatuko da.
Baina egia da mahai gainean hainbat proiektu dugula. ETBri, TVEri, Netflixi, Amazoni eta HBOri aurkezteko prestatzen ari garen bi film luze eta telebistarako telesail bat.
4.- Arabako Teknologia Parkea askotan aukeratu izan dute filmen zein publizitateko iragarkien filmatze-lanak egiteko. “Errementari” lanaren zati bat ere hemen grabatu zenuten. Beste ingurune batzuekin alderatuta, zer balio du honek?
Egia esan, sorpresa izan zen chroma sortzeko erabili genuen E9 pabilioiaren ezaugarri, abantaila eta erraztasunak, eta filmatzeko Parke Teknologikoaren ingurunea ezagutzea.
Alderdi hauek nabarmenduko nituzke:
– Kamerak, fokuak, dekoratuak eta abarrak kargatzeko eta deskargatzeko ibilgailu ugari sartzeko erosotasuna eta erraztasuna.
– Kutsadura akustikoa oso puntu garrantzitsua izaten da filmatze-lanetan eta Parkeko isiltasunak soinu-teknikarien lana errazten du.
– Parkean asteko 7 egunetan 24 orduz dagoen segurtasuna eta zaintza.
– Filmatze-laneko edozein behar kudeatzeko edo konpontzeko Parkeko zuzendaritzak eta langileek ematen dituzten erraztasunak eta laguntza.
– Parkeko jatetxea.
Abantaila horiei guztiei esker, filmatze-lanaren egoeraren inguruko kontrol handiagoa izan dezakegu.