Elkarrizketa: Unai Martínez, SKOOTIK Mobile Technologies konpainiako zuzendaria

Gipuzkoa

Datuen analisi aurreratuan espezialista da Skootik Mobile Technologies startup enpresa.

Egun, Machine Learning-eko motor automatiko bat garatzen dihardu: AlchemyML. “Decision Suppot System” deritzon tresnak enpresei buruz eskaintzen dituen datuetatik abiatuta, ezagutza sortzeko gai da motorra; oso lagungarria, beraz, erabaki estrategikoak hartzeko eta prozesuak optimizatzeko.

1.- Enpresa gaztea zareten arren, merkatuan kokapen nabarmena duzue jada. Nolako zerbitzuak eskaintzen dituzue?

02_unaiHainbat arlotako 8 profesionalez osatzen da Skootik taldea, eta oso profil industriala dugu guztiok: matematikoak, ingeniariak (elektronikoak, informatikoak, mekanikoak, antolaketa industrialekoak…). Korporazio handiei zein ETEei laguntza eskaintzen diegu 4.0 industriarako trantsizio digitalean. Horretarako, AlchemyML dugu, datuen analisi aurreratuaren gastua %90 murriztu dezakeen adimen artifizialeko motorra.

End-to-end produktu bat eskaintzen du Skootik-ek, eta produktu hori bezeroen eguneroko fluxuan integratzen saiatzen da, betiere bezeroen eguneroko prozesua errespetatuz.

2.- Hauxe da zuen eslogana: “Zure negoziorako adimena”…

Gure ezagutza metatuaren oinarria da. Hainbat prozesutako datuei ahalik eta zuku gehien ateratzean datza gure jarduna, gure bezeroek beren enpresen osasun-egoeraren erradiografia errealagoa izan dezaten, eta, horrenbestez, oinarri sendoko erabaki estrategikoak hartzeko gai izan daitezen. Ondorioz, bezeroen balio-katea optimizatu eta lehiakortasuna areagotu egiten da.

3.- Oso filosofia argiarekin sortu zen enpresa. Lau hitzetan laburbil daitekeen arren, hitz horietarik harago doa: misioa, gaitasunak, bezeroak eta konpromisoa…

Honela deskriba daiteke Skootik-en filosofia: batetik, inbertsioaren itzulera (ROI) altua bermatuta, soluzioak garatzea; eta, bestetik, bai bezeroak bai gure taldeak motibarazteko eta haiengan gogoberotasuna sorrarazteko gai izatea soluzio horiek. Merkatua oso zorrotza da, eta, gure ikuspuntutik, produktu on baten oinarria harekiko afektua da. Gurekin harremanetan jartzen den une horretan bertan, bezeroak poztasuna sentitzen du. Skootik-eri berezkoa zaion filosofia da gure balio bereizgarrietako bat.

Laguntzaile ere bagara. Ez gara soluzioak eskaintzera mugatzen, baizik eta gure bezeroei lagundu egiten diegu 4.0 industriarako eraldaketa-prozesu osoan. Konturatu beharra dago enpresa guztiek ez dutela nahikoa gaitasunik trantsizio hori nola egin behar duten jakiteko; behin eta berriz ari dira laguntza eske.

4.- Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean duzue egoitza. Zer eskaintzen die inguru horrek zuen garapenari?

Enpresa-sehaska gara, eta Miramongo egoitzak abantaila ugari ekarri dizkigu. Esaterako, egunerokotasuna errazten diguten arrazoizko alokairu eta zerbitzuak ditugu eskura; baita merkatu teknologikora bideratutako ekimenetan parte hartzeko aukera ere. Bestalde, beste ezein modutan ezinezkoak liratekeen komunikazio-kanalak erabil ditzakegu.

Lehendabiziko urteotan aurrera egiteko airea ematen digu Parkeak, urte horiek izaten baitira zailenak startup enpresentzat. Gainera, errazago sartu ahal izan gara merkatuan.

Partekatu

Beste berri batzuk