Emakume enpresaburu indiarrek bisitatu dute Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

Gipuzkoa

Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariagak lagunduta, emakume enpresaburuek Basque Country nazioartekotze-estrategia ezagutu ahal izan dute. Eusko Jaurlaritzak onetsitako estrategia horren bidez, Euskadiren irudia mundura zabaldu nahi da.

IMG_3463Indiako emakume enpresaburu talde batek Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea bisitatu du, non bertako zuzendariorde nagusi Raquel Ubarrechenak hartu dituen. Hala, zuzenean ezagutu ahal izan dituzte Parkearen zeregina eta bio-sehaska gipuzkoarrak gauzatzen duen lana. Bisitari amaiera emateko, Tecnalia korporazioak Miramonen dituen instalazioetan egon dira.

Hurrengo udaberrira bitarte Bilbon gauzatuko den ekintza- eta ekitaldi-programa zabalaren barruan jasotzen da bisita. Izan ere, India-Bilbo proiektua finkatze aldera, hurrengo hilabeteotan hainbat foro egingo dira, Eusko Jaurlaritzako arduradunekin topaketak, etab.

Gipuzkoako Parkean, eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendari Leire Madariagaren eskutik, Basque Country nazioartekotze-estrategia aurkeztu zaio emakume enpresaburu taldeari.

Behin aurkezpena eginda, Parkeko zuzendariorde nagusiak Gipuzkoako Parkearen errealitatea, oraina eta etorkizuna ezagutarazi ditu. Ondoren, BIC BERRILAN bio-sehaska eta Tecnalia korporazioa bisitatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, Basque Country programarako herrialde estrategikoa da India eta 21. lekuan dago Euskadik beste herrialde batzuetara egiten dituen esportazioen sailkapenean. Gaur egun 60 euskal enpresa daude Indian, Maharastrako estatuan batez ere. Automozioa, makina-erreminta, burdinbideak, galdaketa, aholkularitza eta ekipo elektrikoak dira ordezkatutako sektoreak.

Eusko Jaurlaritzak, Garapenerako Euskal Agentziaren bidez, hainbat proiektu solidario finantzatzen ditu Asiako herrialde horretan.

Partekatu

Beste berri batzuk