‘Employer Branding’

Albisteak, Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean ‘Employer Branding’ izeneko proiektu liluragarri baten partaide izan zaitezten nahi dugu; proiektu horren helburua da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresek talentuaren nazioarteko merkatuan duten posizionamendua sendotzea eta, horretarako, erakarpen- eta fidelizazio-planak garatzea, eta marka enplegatzailea hobetzea

Programa Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta BIC Gipuzkoa Berrilanekin elkarlanean garatu da, eta, haren bidez, lehen edizioan Miramonen finkatuta dauden puntako hiru enpresak talentua erakartzeko eta fidelizaziorako beren prozesuak aztertu ahal izan dituzte. Horrela, Basque Center on Cognition-ek (BCBL), Nem Solutions-ek eta Spyro Software-k lehen aldiz diseinatu dituzte talentua eta balio-proposamenak erakartzeko jarduketa-planak, erakundean iraun dezaten sustatzeko.

Neurri horiek, besteak beste, honako hauek izan dira: beren erakunde-webak birdiseinatzea, pertsona bakoitzak firman bere bilakaera ebaluatu eta bere karreraren kontrol eraginkorragoa eduki ahal izateko banako elkarrizketen egutegia ezartzeko curriculumak errazago entregatzeko. Programan, erakundeek langileak hautatzeko eta talentuaren fidelizaziorako dituzten prozesuen indargune eta ahuleziak ere identifikatu dituzte.

“Programari esker, konturatu gara gauzak zuzen egiten ari ginela, baina gaizki ari ginen geure burua saltzen”, esan du Oihana Vadillo BCBL-ko Lab Manager-ak. “Bikaintasuna nahi baduzu, argi utzi behar duzu zure enpresa apusturik onena dela”, esan du Sonia Grijalvo NEM Solutions-eko finantza-zuzendariak. Edorta Pérez Spyro Software-ko Kalitateko eta Giza Baliabideetako arduradunak nabarmendu du konpainiek nolako beharra duten aurrera egin ahal izateko oinarri izan behar duten zoru fidagarria eskuratzeko dauzkaten indargune eta ahuleziak aztertzeko: “Programa honek aukera eman digu lehendabizi geure buruari buruzko hausnarketa egiteko, gure kulturari eta balioei buruzkoa eta, azkenik, enpresara sartzen direnetan bilatzen dugunari buruzkoa. Analisi hori egiteko, ondo zer egiten ari ginen eta zer hobe zitekeen aztertzeko pertsona-taldea sortu genuen. Autoebaluazio hori oso beharrezkoa da, nahiz eta, askotan, eguneroko lanak ez duen horretarako aukerarik ematen”.

Partekatu

Beste berri batzuk