Emprende2012 foroak euskal ekonomia berpizten lagunduko du, enpresa-proiektu berrien bitartez

Araba

Programa eta izena emateko prozedura eskuragarri daude www.emprende2012.net-en
Emprende2012 erakundeen, ekintzailetza-agenteen, inbertitzaileen eta ekintzaileen arteko harremanetarako eta networkingerako (lankidetza, harreman-sarea zabaltzeko, bezero eta laguntza potentzialak atzemateko eta bi alderdientzat mesedegarri den ekintza-plana zehazteko) eremu komunetako bat da, Euskal Ekintzailetza Zerbitzuak sustatzen duena. Edizio honetarako sei jarduera mota aurreikusi dira.

Irailaren 12an Emprende foroaren hirugarren edizioa egingo da, BECen, Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren zuzendaritzapean euskal enpresa-sareari laguntzeaz arduratzen den SPRI Taldeko sozietateen publikoen bitartez, ekintzaileek eta ekintzailetza-agenteek indarrak meta ditzaten, proiektuak hobetzeko oinarrizkoa den neurrian, eta, horrela, ekonomia berpizteko. Programa eta izena emateko prozedura eskuragarri daude www.emprende2012.net-en

Sei jarduera mota bereizi dira, eta, besteak beste, BECen 100 negozio-ideia berri bilduko dira, bakoitza bere standarekin, eta bertan, euskal enpresaburuek, inbertitzaile izan daitezkeenek eta ekintzailetza-agenteek ekintzaileekin harremanetan jartzeko formulak aurkituko dituzte, enpresetako etorkizuneko proiektuei eta ekimen berriei arrakastaz heltzeko aukera emango dietenak.

Emprende2012 Foroa Euskal Ekintzailetza Zerbitzua jendaurrean aurkezteko baliagarri izango da; gainera, ekintzaileen arteko jardunerako gune aproposa eta enpresa eta ekintzaileen arteko elkargune ezin hobea izango da, eta bertan, edozein sektoretako ETEek aliantza onenak aurkituko dituzte negozio-linea berriak garatzeko, garatzeke dauden proiektuak abian jartzeko, “joint ventures” (kudeaketa-tresna bat da: bi enpresa edo gehiago epe luzerako elkartzen dira, merkataritza-aliantza bat eginez helburu komun bat lortzeko) sortzeko, edo kanpo-merkatuei heltzen laguntzeko, eta hori guztia enpresa kontsolidatuek BECen erronka berriak bultzatzeko beharrezko espiritu ekintzailea duten pertsonak aurkituko dituztelako.

Emprende 2012 Foroa Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak abiarazi duen espazio komunetako bat da, erakundeak, ekintzailetzako eragileak, inbertsiogileak eta ekintzaileak harremanetan jartzeko eta beren arteko networkinga bultzatzeko (kontaktu sarea zabaltzea eta bezero eta laguntzak detektatzea, bi alderdientzat onuragarria den ekintza plan bat adosteko). Horri gehitu behar zaizkio beste eragile publiko nahiz pribatu batzuek garatutako jarduerak, Zerbitzuak berak sustatutako Cooperar para Emprender programaren bidez babestuak, bai eta beste espazio birtual batzuk, zeren sare sozialez gain, Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren atarian argitaratzen den guztia partekatua eta komentatua izateko prestatuta baitago..

Foroaren hirugarren edizioan sei jarduera mota desberdin aurreikusi dira: espazio batean 100 enpresari berrik dohainik azaldu ahal izango dizkiete beren proiektuak balizko bezeroei; ekintzaileek berek iradokitako tailer tematikoak antolatuko dira; inbertsiogileei proiektuei buruzko ahozko azalpenak emango zaizkie; eszenaratze egoki bat nola egin ikasteko ikastaroak eskainiko dira eta, beste espazio batean, ekintzaileek aukera izango dute esperientziak partekatzeko eta proiektuetan lankidetzan jarduteko.

Zehazki 15 tailer tematiko antolatuko dira, jarduera ekintzaile guztietan beharrezkoak diren gaiei buruzkoak eta enpresa berriak indartzera bideratuak. Tailerrotan, enpresa berrien erronkak eta balore pertsonalen garrantzia landuko dira: eskuzabaltasuna, beldurra gainditzeko ausardia, arazoak erlatibizatu eta buruzkatzeko umore ona, sortzaileagoak izateko gaitasuna..

Negozio Aretoan, doako 100 stand egongo dira, non ekintzaile berriek beren proiektua ezagutzera emango baitiete ekitaldian masiboki elkartzen diren finantzatzaile, administrazio eta bestelako enpresariei. Erakustegiei buruzko informazio guztia emprende2012.net-en eskuragarri dago jada, bisitariek beren agenda presta dezaten eta horrela jardunaldiari ahalik eta etekin handiena atera diezaioten.
Beste bi jarduerak, “Elevator Pitch” eta “Speaker Corner” izenekoak, enpresa sortu berriak dituzten ekintzaileei zuzentzen zaizkie. Lehenengoan (Elevator Pitch), inbertsio proiektuak aurkezteko aukera izango dute, edozein dela ere zenbatekoa edo sektorea, eta bigarrenean, izenak berak dioen bezala (Speaker Corner), negozioa lehen aldiz aurkezteko esperientzia biziko dute, Londresko parkeko bakarrizketen estilora, non bat-batekotasuna izango baita osagai garrantzitsuena. Coacher profesionalez osatutako talde batek lagunduko diete aurkezpenak prestatzen, eta azalpena egiteko jarraibideak eta entseatzeko espazioa eskainiko diete.
Gainera, BECen ko-ekintzailetzari eskainitako espazio bat egongo da, ekintzaileek egin beharreko bidea ez dadin hain bakartia izan, eta aukera izan dezaten beste ekintzaile batzuk ezagutu, elkar osatu eta lankidetzan jarduteko. Azkenik, aipatzekoa da Networking espazioa, 50-75 lagunentzako tailer txiki bat, non ekintzaileek zukua aterako baitiete harremanetan jartzeko gaitasunari, eta 30 minutuko bizipen tailerrak non beldur eszenikoa gainditzeko tresnak aurkituko baitituzte.

Partekatu

Beste berri batzuk