Energiaren Klusterrak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egindako urteko batzarraren buru izan da Arantxa Tapia

Bizkaia

SPRIk eta Energiaren Klusterrak euskal sektore energetikoaren datuak aurkeztu dituzte: nazioarteko merkatuei esker, sektoreak enplegu mailari eutsi dio krisiaren ondoren.

100 enpresa biltzen eta sektoreko jardueraren %80 ordezkatzen duen Energiaren Klusterra Elkarteak, 2014an, 6 misio internazional dinamizatu zituen eta I+Gko 5 proiektutan lankidetzan aritu zen.

FOTO 5[3]Energiaren Klusterra Elkarteak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egin zuen urteko batzarra dela-eta, Klusterreko presidente Ignacio Martínek –Gamesako presidentea ere bada– eta zuzendari José Ignacio Hormaechek aurkeztu zituzten, batetik, sektorearen egoera orokorra eta, bestetik, Energiaren Klusterrak 2014an gauzatu dituen ekintzarik garrantzitsuenak.

Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia buru izan zuen ekitaldira Josu Jon Imaz ere bertaratu zen. Keynote speaker aritu zen Imaz, Repsoleko CEOa eta Klusterreko presidente ohia.

Sektoreari buruz aurkeztutako datu orokorrak “Energiaren Klusterraren egoera 2014an” azterketan jasotzen dira. SPRIk burutu zuen ikerketa hori Euskadiko energiaren sektorearen egoera ezaugarritzeko, Energiaren Klusterra Elkartearekin eta EEEarekin elkarlanean.

Fakturazio orokorreko datuek adierazten dutenez, krisiaren urterik gogorrenak behin igarota (2012-2014), euskal sektore energetikoaren jarduera-zifra orokorrak %7,4 murriztu ziren 2014an, 2011. urtearekin alderatuta, eta orain 46.811 milioi eurokoak dira. Estatuko merkatuaren gainbeherari –dela sistema elektrikoan dela gas-sisteman– zor zaio murrizketa hein handi batean. Ondorioz, enpresek nazioarteko merkatuetan duten presentzia handitu behar izan dute, ezinbestean.

Energia-operadoreen eragina kenduta, enpresa fabrikatzaileen eta zerbitzu-enpresen fakturazio globala 8.857 milioi eurokoa izan da 2014an, eta horietatik 4.294 milioi EAEn ekoiztu dira. Guztizko fakturazioaren %85 (7.569 milioi) nazioarteko merkatuetara bideratu da.

Dudarik gabe garrantzi handiko ekitaldia izan den horretan, Tapia sailburua, Spriko zuzendari nagusi Alex Arriola eta Energiaren Klusterreko zuzendari José Ignacio Hormaeche ez ezik, enpresa-munduko eta hainbat erakundetako kide garrantzitsuak ere egon dira. Besteak beste, Repsoleko CEO Josu Jon Imaz, Gamesako presidente Ignacio Martín, Petronorreko CEO Andreu Puñet, CIE Automotiv-eko CEO José Esmoris, Tamoineko zuzendari Gabriel Oraa, Iberdrolako Eduardo Insunza, Ibileko zuzendari nagusi Enrique Monasterio, Tecnaliako zuzendari nagusi Joseba Jaureguizar, Petronorreko egungo antolaketa-arduradun José Ignacio Zudaire, Tekniker IK4ko zuzendari nagusia Alex Bengoa, Euskadiko Parkeen Sareko presidente José Miguel Corres, baita sektoreko arduradun eta goi-zuzendaritzako kide ugari ere.

Instituzioen aldetik, ez zuten hitzordua galdu gura izan Lehendakaritza Saileko jarduneko foru diputatu eta Bizkaiko diputatu nagusi izango den Unai Rementeriak, Sustapen Ekonomikoko jarduneko diputatu Imanol Pradalesek, Javier Zarraonaindia eta Estibaliz Hernáez sailburuordeak, Spri Taldeko Enpresa Sustapeneko eta Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Iñaki Tellecheak eta Aitor Cobanerak, eta EEEko zuzendari Pilar Urruticoecheak.

Partekatu

Beste berri batzuk