Energiaren sektorea, ekintzailetzarako aukera

Bizkaia

  • Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Repson Fundazioak, Petronorrek eta Sprik antolatutako “Energia eta Ekintzailetza” jardunaldia hartu du, ehundik gora pertsonaren parte-hartzearekin.
  • Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak azpimarratu du Euskadi ekintzailetzarako aukera onak daudela.
  • Repsonel bere Ekintzailetza Funtsa aurkeztu du, enpresa proiektuak martxan jartzeko hilean 6.000 euro eskaintzen dituena.

DSC_0719Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen Sailaren menpeko SPRI-enpresa agentziak eta Repsol Taldeak antolaturik, energiari eta ekintzailetzari buruzko jardunaldi bat ostatatu du ostegun honetan Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoak eta bertan giltzarri batzuk azaldu dira ekintzaileek arrakasta izan dezaten. Ez dago arriskuari beldurrik izan beharrik, badaude proiektu berriak finantzatzeko laguntzak eta, oztopoak oztopo, funtsezkoa da irautea.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuak, Estibaliz Hernézek, aipatu du badirela “zantzu positibo batzuk ekintzailetzaren arloan, nahiz eta bide luzea dagoen egiteko”, eta Eusko Jaurlaritza ekintzaileen alde ari dela lanean erakundeen arteko koordinazio handiagoa lortu eta tramiteak sinpletu beharrez. “Eragile asko dauzkagu eta koordinazio handiagoa behar dugu emaitza hobeak lortzeko”.

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen zuzendari Aitor Urzelaik esan du Jaurlaritza “ahalegin berezia” egiten ari dela ekintzaileekin, “finkatzeko behar duten puntu horretan bultzada bat eman nahian”. Prestigioa eman behar diogu ekintzailearen figurari”. Urzelaik azpimarratu duenez, Jarduera Ekintzailea Bultzatzeko Erakunde Arteko Planaren xedea da “laguntza osoagoa eta koordinatuagoa ematea, eta gainjarpenak saihestea”.

Eduardo Romerok, Repsoleko Ekintzaileen Funtseko zuzendariak, diru-laguntza horri buruzko argitasunak eman ditu esanez bi urteko epean hileko 6.000 euro eskaintzen dizkiela proiektu aukeratuei. Funtsa funtzionatzen ari den hiru urte hauetan 2.000tik gora proposamen ebaluatu dira, 27 proiektu egon dira haztegian, bost hasi dira fakturatzen eta 24 enpresa kontratu sustatu dira. “Ikusi dugu porrotaren arrazoi nagusia dela esperientziarik eta prestakuntzarik ez izatea eta, hortaz, proiektu bakoitzari tutore bat eta bi zuzendaritza-kargu ohi esleitzen dizkiogu, enpresa proiektua taxutu dezaten. Eta Repsolen bermea ematen dugu inbertsiogileak lortzeko eta foroetara laguntzen diegu beren produktuak saltzera”.

Romerok esan du laguntza hauek ematean “ekintzailearen jabetza intelektuala errespetatzen dela. Ez dugu ezer nahi trukean. Bakarrik eskatzen dugu lan plana betetzea eta tutoreekiko jarrera eta koordinazio egokia izatea. Eta oso garrantzitsua da uler dezala non dagoen bere merkatua”.

Lander Belokik, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultateko dekanoak, bere zentroan egin du lanaren aurkezpena –zentro horrek barnekintzailetzako talde bat dauka 2008tik–, eta ekintzailetzako laborategiak sortu dira Madrilen, Valentzian, Bartzelonan, Amsterdamen, Shangain eta Punen.

Marisa Arriolak, Bic Berrilaneko berrikuntza zentroko zuzendariak, azaldu du Euskadin bost berrikuntza zentro daudela eta euren misioa dela “etorkizuneko enpresariei beren proiektuak garatzen laguntzea eta ekosistema bat sortzea”. Teknologi arrisku handiko proiektuentzako laguntzak 60.000 eurorainokoak dira eta fondo galdura ematen dira. Adibide bezala aipatu ditu BICen sortutako enpresak, esaterako Iline, sintrona neurtzeko sistemak sortzen dituena, 69 langile dituena eta 10 milioi euroko fakturazioa daukana.

Jardunaldian ekintzaileen esperientzia jakin batzuk azaldu dira, batzuk hastapenetan daudenak eta beste batzuk jada finkatuta. Hor dugu adibidez PQC, datu zentroen arloan Espainian erreferente bihurtutako ingeniaritza bat, duela 20 urte sortu zena bi pertsonarekin eta orain 25 laguneko plantilla duena. Edo Graphenea, grafenoa ekoizten duena (material oso malgua eta gero eta eskabide handiagoa duena), 2010ean hasi zena eta orain munduko merkatuaren %12 duena. Jardunaldian parte hartu duten enpresariek nabarmendu dute garrantzitsua dela “zorrotz kudeatzea proiektua. Ideia bikain bat egon daiteke oinarrian, baina sortzaileak kudeatzen badu proiektua eta kudeaketa gaietan ez badaki behar bezainbat , ikaragarrizko porrota izan liteke”, esan du Elena González, Powertrack-eko kontseilari delegatuak.

SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendari Iñaki Tellecheak jardunaldiaren ondorioetan esan duenez, Jaurlaritzaren erakunde arteko planak “eragile bakoitzaren papera izendatzen laguntzen digu”, eta Repsolen ekintzaileentzako funtsa txalotu du. “Nahiago nuke horrelako tresnak dituzten enpresa gehiago bagenitu, ez baitira oso ohikoak”.

Partekatu

Beste berri batzuk