ENISAren finantzaketa lerroei buruzko jardunaldia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean
- Berrikuntzaren Enpresa Nazionalak eta APTE, Estatuko Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarteak bat egin dute, laguntza programaren hedapena egiteko
Industria, Energia eta Turismo Ministerioari atxikitako Berrikuntzaren Enpresa Nazionalak, ENISAk, 2013rako dituen finantzaketa-lerroak irekiko dituela eta, jardunaldia egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, datorren martxoaren 12an.
ENISAren finantza-lerroak enpresa-egitasmoen sorrera, hazkundea eta sendotzea laguntzera bideratuta daude, guztira, 126 milioi euroko aurrekontuarekin. ENISAk 25.000 eta 1,5 milioi euro arteko partaidetza-maileguak eskaintzen ditu edozein sektoretan, higiezinena eta finantzarioa izan izan ezik, jarduten diren ekintzaile eta enpresa txiki nahiz ertainek bultzatzen dituzten enpresa-egitasmoetarako.
Erabilgarri dauden finantzaketa-lerroak jakinaraziko dira eta finantzaketa eskatzeko prozedura operatiboei buruzko informazio praktikoa eskainiko da jardunaldian. Informazio gehiago esteka honetan: www.euskadinnova.net