Enpresa Digitala Invest: Elkalana, Lehiakortasuna handitzeko

Bizkaia

  • Topaketa, azaroaren 20 eta 21ean egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.
  • Euskal ekonomiako edozein sektoretako enpresen arteko elkarlana sustatzea du helburu

Azaroaren 20 eta 21ean Enpresa Digitala Invest sektore anitzeko topaketa egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Bizkaia Enpresa Digitalak bultzatutako ekimen honek, euskal ekonomiako edozein sektoretako enpresen artean elkarlana sustatzea du helburu, erreferentziatzat haien negozio-profilak, jardun-arloak eta elkarlanerako aukerak hartuta.

Parte hartzen duen enpresa bakoitzak bilera-agenda pertsonalizatua izango du, parte hartzen duten enpresaburuen eskarietan oinarrituta. Gainerako enpresa parte-hartzaileen disponibilitatearen arabera, beren agenda osatzeko aukera izango dute enpresek.  Egindako bilera-agenda web guneren bidez kontsultatu ahal izango da uneoro.

 

http://www.euskadinnova.net/invest

Partekatu

Beste berri batzuk