Enpresa Digitala Sarien banaketa ekitaldia hartu du Donostiako Teknologi Parkeak

Gipuzkoa

Hijos de Jose Serrats konpainiak irabazi du sarion VIII.edizioa; AJL Ophtalmic, Gonvador eta Ineko enpresak ere saritu dituzte. Sari hauen bidez, Euskadiko ETEen informazioaren teknologiak erabiltzen dituzten proiektu onenak saritzen dira. Eusko Jaurlaritzak sustatzen ditu sari hauek, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bidez, eta Enpresa Digitala ekimenaren barruan.

Sariak jaso dituzten enpresetako ordezkariak: Hijos de Jose Serrats, AJL Ophtalmic, Gonvador eta Ineko.

Donostiako Teknologi Parkea Enpresa Digitala Sarien VIII. Edizioaren banaketa ekitaldiaren agertoki izan da. Ekimena Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bidez, Enpresa Digitala ekimenaren barruan, eta Euskadiko ETEetan informazioaren teknologiak barneratu dituzten proiekturik onenak saritzen ditu.

Guztira, lau enpresek lortu dute saria. Hijos de José Serrats, S.A. enpresak Enpresa Digitala saria irabazi du, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren barruan. Bestalde, AJl Ophtalmic, S.A., Gonvador, S.L. eta Ineko Sociedad Cooperativa enpresek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien saria irabazi dute, hurrenez hurren.

Enpresa Digitala sarien banaketan, besteak beste, Xabier Sabalza, Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria; Luis Muro, Arabako Foru Aldundiko Zerbitzu Orokorren zuzendaria, Miren Lore Martínez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizarterako Sistemen zuzendari orokorra eta José Ramón Ipiñazar, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Zerbitzuko burua.

Hijos de José Serrats arrain-kontserbak ekoiztu eta saltzen dituen Bizkaiko enpresa bat da. Gaur egun 51 langile ditu, eta enpresaren ospea eta on line irudia hobetzeko egindako proiektuarengatik eman diote Enpresa Digitala saria. Proiektu horretan hainbat ekintza barne hartzen dira. Horien artean, hauek nabarmentzen dira: Web 2.0 eta on line ospeari buruzko prestakuntza-plana abian jartzea, on line agerpena optimizatzea, sozializazio kanpaina bat, on line parte hartzeko plan bat eta on line monitorizatzeko estrategia bat.

Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, AJL Ophtalmic, Gonvador eta Ineko enpresak izan dira finalistak.

Sari orokorraz gain, beste hiru sari ere banatu dira, bat lurralde bakoitzeko. Horrela, Arabako AJL OPhtalmic, Bizkaiko Gonvador eta Gipuzkoako Ineko enpresek irabazi dituzte.

Tauxme, Bodegas Azpillaga Urarte eta Embalajes Echeberria enpresak finalistak izan dira Arabako lurralde historikoan; Transportes Chus eta Merry Hat, Bizkaian, eta, Joseba Gorrotxategi Salaberria, Ostolaza Zumaia eta Eko3R, Gipuzkoan.

Sari hauetara, Eusko Jaurlaritzaren + Digital@ programaren bidez edo hiru foru aldundien berariazko programaren bidez laguntzak eskatu dituzten euskal enpresa txiki eta ertainak aurkeztu ahal izan dira. Laguntza horiek, enpresetan informazioaren teknologiak ezartzeko planak bultzatzeko, eta, aholkularitza-gastuen finantzazioan lagunduz, ezarpen proiektu jakinetan laguntzeko helburuarekin hiru Foru Aldundiek abian jarri dituzten programen eta Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan kokatzen dira.

Enpresa Digitala Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak nahiz Foru Aldundiek sustatutako ekimena da. Bere helburu nagusiak hauek dira: batetik, enpresen lehiakortasuna hobe dadin sustatzea, informazioaren eta komunikazioen teknologia berriak erabiliz; bestetik, Sarean negozio berriak garatzen laguntzea, ekonomia berriaren profesionalak trebatuz eta haiei lagunduz.

Partekatu

Beste berri batzuk