Enpresek enpresariaren irudia gizartean balioan jartzea eskatzen dute

Araba

la foto 2150 enpresa-arduradun baino gehiago izan dira ostegun honetan, martxoak 5, Arabako Teknologi Parkean, 3.ren arteko elkarrizketen hirugarren gosarian parte hartzeko. Gaur Fernando Querejeta, IDOM eko presidentea, Enrique Arriola, Grupo Tubos Reunidos eko zuzendari nagusia eta Imanol Sánchez, Tuboplast Hispaniako zuzendari nagusia izan dira protagonistak.

Enpresariek egindako eskarien artean, bat etorri dira beraien irudia balioan jartzeko beharrean. “Erlazio laboralen hondatzeak artegatzen nau. Balioan jarri beharra dago empresa pribatuan lan egitearen eta arriskatzearen garrantzia. Enpresariaren irudia erreibindikatu behar da” baieztatu du Fernando Querejetak.

Halaber, eta oraindik aireratu ez den gaur eguneko aldeko abagune ekonomikoaren aurrean, administrazioari eskatu diote “irudimenezko konponbide berritzaileak enpresen lehia hobetzeko” eta enplegua eta inbertsioak hobetzeko.

I+G+B eta lehiatila bakarra

Enpresarientzat garrantzitsua da, eta horrela adierazi dute, enpresek beraien izapideak lehiatila bakar baten bitartez ebaztea.”Ezin gara galdu – baieztatu du Querejetak- egitura burokratiko zail batean. Baimenak tramitatzeko orduan zaluagoak izatearen beharra dugu”.

Bestalde, erakunde publikoak premiatu ditu beraien erosketetan eredu izaten eta I+G+B tik apostu egiten elementu bereizle bezala, prezioan gelditu beharrean. Zentzu honetan, Imanol Sánchez ek zentru teknologikoen garrantzia gogoratu du “Euskal zentru teknologikoen sarea, gakoa izan da eta kanpoan bekaizkeria da”.

Enpresariak ados daude Araba inbertitzeko leku ona dela eta horren adibide da Tubos Reunidos ek bere hurrengo inbertsiorako Arabagatik egin duen apostua: “Araban egingo da inbertsioan ahokatzen delako, prestakuntza profesionalagatik,  lurzoru industriala dagoelako, logistika ona delako eta Administrazioaren babesa xaxatu delako”.

Partekatu

Beste berri batzuk