Enpresen zentro berria Arabako Teknologia Parkean
Arabako Teknologia Parkeak, paregabeak, kalitatezkoak eta jasangarriak diren eta enpresen eskarietara egokitzen diren guneak eskaintzeko bere konpromisoaren baitan, 2019ko lehen hiruhilekotik aurrera “enpresa-zentro” berria jarriko du abian. Gaur egun, eraikuntzako fase aurreratuan dago
22.000 m2-ko lursailean kokatuta egongo da eta 5.000 m2 baino gehiagoko eraikitako guztizko azalera izango du zentro berriak. Barneko banaketarik gabeko eraikina da, baina bulegoen solairuartean 10 modulu-unitate arte izango ditu. Sabai-leihoen bidez sartuko den argi naturalarekin eta landare-estalkiko patioekin argiztatuta egongo dira. Bulegoek goiko solairuan korridore bidez sarbide independentea izango dute eta, aldi berean, pabilioiekin komunikatuta egongo dira barneko eskaileratik.
Gainera, eraikina bi kota mailatan egongo da eta, hala, lursailaren topografiara egokituko da.
Fatxadak enpresa-zentroari izaera handia emango dio. Mikrouhin-aluminiozko txaparekin eta aluminiozko arotzeriarekin ari dira egiten. Bulegoen goiko solairuan, aireztatutako fatxada eta leihate handiak proiektatu dira argi naturala sar dadin.
Azkenik, 200 aparkaleku jarriko dira enpresetako langileentzat, bisitarientzat eta abarrentzat.