Enpresentzako Europako laguntzak eta nazioartekotzeko beste programa batzuk
Azaroaren 27an, 28an eta 29an, Euskadiko Parke Teknologikoek eta Adigestek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin, CDTIrekin, SPRIrekin eta Innobasquerekin lankidetzan, “Enpresentzako Europako laguntzak eta nazioartekotzeko beste programa batzuk” jardunaldiak antolatu dituzte.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea
Azaroak 27, 10:00-12:15, Eraikin Nagusian
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Azaroak 28, 10:00-12:15, 101 eraikina
Arabako Teknologi Parkea
Azaroak 29, 10:00-12:30, Eraikin Nagusian
Jardunaldi honen helburua da nazioarteko I+G proiektuak egiteko eta nazioartekotzeko jardueretarako laguntzen programara sarrera erraztea. CDTIk, Europar Batasuneko “National contact point” denez, Horizon2020ren 2018-2020 Laneko Programaren albisteei buruzko informazioa emango du eta foru-aldundietako programa nagusiak deskribatuko dituzte bertan, baita enpresen nazioartekotzea babesteko laguntzako zerbitzuak ere.
Jardunaldia gaur egun nazioarteko arloko proiektuetan dabiltzan enpresei zuzenduta dago.
Saioen amaieran, aldebiko topaketak izango dira CDTI-rekin; bertan, proiektu eta ideiak alderatu ahal izango dira hizlariekin. Interesa duten pertsonek eta enpresek erantsitako formularioa bidali beharko dute helbide honetara: innovacionbizkaia@parke.eus .
Elkarrizketetarako lekuak izen-emate ordena zorrotzaren arabera emango dira.
Egitaraua
10:00 Aurkezpena eta ongietorria
10:05 ETE-en nazioartekotzean lankidetzan aritzeko laguntzak M. Pilar García de Salazar And., Arabako Foru Aldundia
10:15 CDTIren finantzaketa Nazioarteko programak Raúl García Esparza Jn., CDTI
10:45 Nazioarteko beste programa batzuk (H2020) M. José Tomás And., CDTI
11:15 Kafea hartzeko atsedena
11:45 Nazioartekotzean laguntzeko zerbitzua Arturo Antón Jn., SPRI
12:15 Gizarte Segurantzako kuoten hobariak ikerlarientzat Beatriz María Tárrago And., EQA
12:30 Jardunaldiaren itxiera
Informazio gehiago eta izen-emateak: