Enpresentzako Europako laguntzak eta nazioartekotzeko beste programa batzuk

Gipuzkoa

Azaroaren 27an, 28an eta 29an, Euskadiko Parke Teknologikoek eta Adigestek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin, CDTIrekin, SPRIrekin eta Innobasquerekin lankidetzan, “Enpresentzako Europako laguntzak eta nazioartekotzeko beste programa batzuk” jardunaldiak antolatu dituzte.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea

Azaroak 27, 10:00-12:15, Eraikin Nagusian

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Azaroak 28, 10:00-12:15, 101 eraikina

Arabako Teknologi Parkea

Azaroak 29, 10:00-12:30, Eraikin Nagusian

Jardunaldi honen helburua da nazioarteko I+G proiektuak egiteko eta nazioartekotzeko jardueretarako laguntzen programara sarrera erraztea. CDTIk, Europar Batasuneko “National contact point” denez, Horizon2020ren 2018-2020 Laneko Programaren albisteei buruzko informazioa emango du eta foru-aldundietako programa nagusiak deskribatuko dituzte bertan, baita enpresen nazioartekotzea babesteko laguntzako zerbitzuak ere.

Jardunaldia gaur egun nazioarteko arloko proiektuetan dabiltzan enpresei zuzenduta dago.

Saioen amaieran, aldebiko topaketak izango dira CDTI-rekin; bertan, proiektu eta ideiak alderatu ahal izango dira hizlariekin.  Interesa duten pertsonek eta enpresek erantsitako formularioa bidali beharko dute helbide honetara:  innovagipuzkoa@parke.eus .

Elkarrizketetarako lekuak izen-emate ordena zorrotzaren arabera emango dira.

Egitaraua

10:00   Aurkezpena eta ongietorria

10:05   ETE-en nazioartekotzean lankidetzan aritzeko laguntzak M. Pilar García de Salazar And., Arabako Foru Aldundia

10:15   CDTIren finantzaketa Nazioarteko programak Raúl García Esparza Jn., CDTI

10:45   Nazioarteko beste programa batzuk (H2020) M. José Tomás And., CDTI

11:15   Kafea hartzeko atsedena

11:45   Nazioartekotzean laguntzeko zerbitzua Arturo Antón Jn., SPRI

12:15   Gizarte Segurantzako kuoten hobariak ikerlarientzat  Beatriz María Tárrago And., EQA

12:30   Jardunaldiaren itxiera

Informazio gehiago eta izen-emateak:

Gipuzkoa, azaroaren 27a

Bizkaia, azaroaren 28a

Araba, azaroaren 29a

Partekatu

Beste berri batzuk