Enrique Zuazuak Matematika Aplikatuetarako Euskal Zentroa zuzenduko du

Bizkaia

Ikerbasque Fundazioak bi urtetan euskal sistema zientifikora 75 zientzialari ekarri ditu munduko zentro entzutetsuenetatik. Euskadi Ikerketa Saria 2006 eta Julio Rey Pastor Ikerketa Sari Nazionala jaso dituen Enrique Zuazua izango da Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako Matematika Aplikatuetarako Euskal Zentroaren (BCAM) buru. BCAM egitasmo profesional ezin hobea izan da ikerlari honek Euskadira itzultzeko zuen nahia egi bihur zedin. Zuazuak euskal polo zientifikoa finkatzea aurreikusten du, ikertzaileen sartu-irteera arinekin. “Hori lortzeko, BCAM bezalako zentroek bokazio zientifikoa areagotzeko ahaleginak egin behar dituzte dibulgazioko ekintzen bidez”, argudiatu du.

Partekatu

Beste berri batzuk