Enzima baten inhibitzaileek zebra- arrainaren minbizi-ontzien sormena eragozten dutela aurkitu dute

Gipuzkoa

Aurkikuntza ZF-Cancer proiektu europarraren barruan gertatu da, Genetrix Taldearen BIOBIDE bioteknologikak garatuta Bartzelonako medikuntza- zentru baten eta Galapagos enpresaren laguntzarekin. (PHKG1) Kinasa entzimak tumoreetan ontziak sortzeko prozesuan duen papera agerira ateratzen du eta oso pausu garrantzitsua da enzima hau diana moduan erabiltzen duten minbiziaren aurkako botika berrien ikerketarako. Ikerlana Oncogene nazioarteko aldizkari famatuan argitaratu da.

Zebra- arraina berezia da gizakiekin duen kointzidentzia genetiko handiagatik

Genetrix Taldearen barruan dagoen BIOBIDE enpresa bioteknologikoak kinasa entzimaren bi inhibitzailek zebra- arrainan minbizi-ontzi eta -zelulen erreprodukzioa etendura nabarmena sortzen dutela erakutsi du. Aurkikuntza hau, Oncogene zientzia-aldizkari famatuan argitaratu da eta kinasa zehatz batek tumore kantzerigenoetan ontzien garapenean duen zerikusiaren lehen ebidentzia da.

Aurkikuntza ZF-Cancer proiektu europarraren barruan gertatu da, bertan BIOBIDEk, Bartzelonako medikuntza zentru batekin eta Galapagos enpresarekin parte hartzen du.

Lehenik eta behin, Galapagos enpresaren liburutegi baten konposatuen aukeraketa egin zen, Biobideren angiogenesiaren inhibizio-entsegu automatizatuan, etekin handiko aukeraketa-plaforman. Bi konposatu berri aukeratu ziren eta PhKG1 kinasa diana moduan identifikatu zen. Azkenik, bi konposatu hauek ontzi berrien prozesu angiogenikoa bereziki eragozten dutela ikusi zen, baskulogenesiaren inhibizioarekin alderatuta.

Aurkikuntzaren garrantzia aipatutako entzimaren inhibitzaileak erabiltzen dituzten minbiziaren aurkako botika berrien ikerlanen garapenerako duen erabilgarritasunean datza, entzima hura diana terapeutiko-antiagiogeniko berria bihurtzen baita. Hau da, diana horren aurkako molekulak diseinatzen badira hauek eraginkorrak izango dira baita, gaixo onkologikoen tratamendurako ere.

BIOBIDEtik azaltzen dutenez, ZF-Cancer proiektuaren helburua, alde batetik, minbiziaren arloan, botiken industriaren molekula berriak aukeratu eta aztertzeko entsegu bat garatzea izan da eta, bestetik, non ari diren zehaztea, “diana terapeutiko berriak ezagutzeko oso garrantzitsua baita”.

Era honetara, gogorazi dute zebra-arraina oso eredu interesgarria dela “ botika berrien aurkikuntzaren ondorengo epeak laburragoak eta merkeagoak izan daitezen laguntzen duen etekin handiko aukeraketa baterako aukera ematen duelako ”. Beraz, ZF-Cancer proiektuaren emaitzek argi erakutsi dute, beste behin, zebra-arrainaren balioa etekin handiko aukeraketa-tekniken eredu moduan.

Zebra-arraina gizakien genetikarekin duen kointzidentzia handiagatik nabarmentzen da eta honez gain, bere enbrioiak gardenak dira eta 24-48 ordutan garatzen dira. Ezaugarri hauei esker konposatu berriak ematen dizkietenean nolako ondorioak izango dituzten ikertu daiteke, kostu gutxiagorekin eta beste animali batzuekin izaten diren epe askoz ere motzagoetan.

Partekatu

Beste berri batzuk