ERA-NETen 2014ko deialdiei buruzko jardunaldia egin da Parkean

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak ERA-NET ekimenari buruzko jardunaldia hartu du; Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatuta, ERA-NETen 2014. urteko deialdiak aurkezteko egin da ekitaldia, Europar Batasunaren I+G+b esparru-programak sustatu eta finantzatutako jardunen baitan dauden ekimenak dira ERA-NET deialdiak. Europa osoan, zientzioa, teknologia eta berrikuntzarekin lotutako jardun, programa eta ekimenak finantzatzen dituzten nazio zein erregioetako erakundeen arteko sareak sortzean datza, programa eta ekimen horiek koordinatze aldera.

Eusko Jaurlaritzak, Innobasque, ELIKA eta EEEren lankidetzarekin parte-hartzen duen ERA-NET 2014 deialdiak aurkeztearekin batera, ekimenok sustatu eta euskal enpresak, bereziki enpresa txiki eta ertainak Europako I+G+b lankidetza proiektuetan parte-hartzera animatu zituzten jardunaldian zehar, baita proposamenen arrakastarako gomendioak eman ere.

Leire Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendariak eman zion hasiera ekitaldiari eta ondoren, Innobasque, Elika Fundazioa, Euskal Energia Erakundea eta Spriko ordezkariek hartu zuten parte.

Partekatu

Beste berri batzuk