Eraginkortasun energetikoa babesteko programak

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak EEEren “Eraginkortasun energetikorako laguntza-programak” laguntzak aurkezteko jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Jardunaldia martxoaren 9an, 10ean eta 12an izango da, 10:00etatik 11:30era, eta EEE-Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean egingo dugu

Jardunaldian, honako laguntza hauek aurkeztuko dira, eta guztiak egongo dira urriaren 31ra arte edo aurrekontua agortu arte indarrean:

  • Eraginkortasun energetikoa industrian.
  • Inbertsioak eraginkortasun energetikoan eta eguzki-energia termikoan sektore tertziarioan.
  • Inbertsioak eraginkortasun energetikoan eta eguzki-energia termikoan tokiko administrazio publikoaren sektorean.
  • Inbertsioak biomasaren aprobetxamendu energetikoaren instalazioetan.
  • Inbertsioak aprobetxamendu geotermikoaren instalazioetan.
  • Inbertsioak autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan.
  • Inbertsioak itsas teknologia energetiko berriztagarri berriak erakutsi eta balioztatzeko.
  • Inbertsioak garraio eta mugikortasun eraginkorrean.
  • Inbertsioak ibilgailu eraginkor eta alternatiboetan.

Azkenik mahai-ingurua egingo da sor daitezkeen galderei erantzuteko, eta networking-kafe batekin amaiera emango zaio jardunaldiari.

Izen-emateak:

Gipuzkoa, martxoaren 9a

Bizkaia, martxoaren 10a

Araba, martxoaren 12a

Toki mugatuak. Baieztapena eskatzen da.

Partekatu

Beste berri batzuk