VIVEbiotech SL-k Bioenpresen Espainiako Elkartearen Terapia Aurreratuen Taldea koordinatuko du (AseBio)

Terapia Aurreratuak (TA) Terapia Zelularra, Terapia Genikoa eta Ehunen Ingeniaritza dira, eta egungo medikuntzan punta-puntakoak dira. Dagoeneko TAko 8 produktu daude merkatuan, eta Espainiak leku garrantzitsu bat du arlo horretan entsegu klinikoak egiteko

VIVEbiotech-ek koordinatutako talde honen funtsezko helburua erabakiak hartzeko orduan bioteknologiako enpresen parte-hartze aktiboa ziurtatzea da bai terapia horien garapenari dagokionez eta baita beren aplikazioari dagokionez ere.

VIVEbiotech-i buruz

VIVEbiotech, Donostian dagoen Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago kokatua. 2015ean sortu zen eta gaur egun 38 pertsonako lantaldea du.

VIVEbiotech hazkunde-fasean dago, bere produkzio-ahalmena 30 aldiz biderkatuko duelarik. Horretarako hiru laborategi zuri berri eraikiko ditu gaitasun handiko bioreaktoreekin, eta bere lantaldea % 25ean handitzeko asmoa du.

Konpainiak mundu-mailako entitateekin kolaboratzen du. Europako Batzordeak, “H2020-SME Inst-2016-2017” programara aurkeztutako proiektuak aztertzen dituen EASME agentziaren bidez, LENTISOMA proiektuari Proiektu Bikain zigilua eman zion, Europako beste proiektu batzuekin lehian.

Informazio gehiago:

https://www.vivebiotech.com