Erakundeen eraldaketa digitala izango da SPYROren 21. Biltzarreko gai nagusia

Gipuzkoa

Urriaren 5ean egingo da, Miramon Gipuzkoako Zientzia eta Teknologikoa Parkean. Parte hartzaileek enpresen eraldaketa digitalak eskaintzen dizkien ezin konta ahala aukeren berri jasoko dute

congresospyrotecnologias_1_originalUrriaren 5ean,  Miramon Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko entzunaretoan, SPYRO Biltzarraren 21. edizioa egingo da, “Ongi etorri aro berri honetara. Negozio aukerak eraldaketa digitalaren aroan” izenburupean. Hitzordu honetan, eraldaketa digitalak enpresei eskaintzen dizkien ezin konta ahala aukeretako batzuen berri eman nahi die euskal parke teknologikoak bertaratutako guztiei, funtsean, “negozio berriak, gehiago eta hobeak egiteko balio erantsi garbia baita hori”.

Horretarako, goizez egingo den jardunaldian zehar, fabriken konektibitatearekin eta adimenarekin, teknologia integratuekin, arriskuak denbora errealean kudeatzeko irtenbideekin, hodeiak eskaintzen dituen irtenbideekin… lotutako gaiak landu eta azalduko dira. Era berean, ETEetako eraldaketa digitalari buruzko mahai inguru bat egingo da. Biltzarrean hainbat konpainia eta erakundetako hizlariek parte hartuko dute; esaterako, honako hauetakoek: Oracle, Vixion, Khegal Aeronáutica, SPRI, Adegi, CounterCraft, Axesor edo Sensornor.

Ricardo Gonzalez Lafuente SPYROren zuzendari nagusiak nabarmendu du ezinbestekoa dela erakundearen kulturaren baitan ‘enpresa digitalaren’ kontzeptua txertatzea. “Ez gara ari CRM bat instalatzeaz edo online denda bat edukitzeaz… Enpresen egiazko eraldaketa kultural baten atarian gaude. Gaur egun, negozio gehiago eta hobeak egiteko balio erantsia aro digitalak ematen dituen ezin konta ahala aukerei etekina ateratzean dago oinarrituta. Egiazko eraldaketa bat datorkigu, eta eraldatzeko erabakia hartzen ez duen hura atzean geratuko da”, nabarmendu du. Gonzalezen aburuz, euskal enpresak “irekiak, interesez eta adi-adi daude”, eta enpresarik aurreratuenak dagoeneko “eraldaketa honetan buru-belarri murgilduta”.

Zuzendariaren iritziz, besteak beste, erakundearen eraginkortasuna nabarmen hobetuko du eraldaketa digitalak, diru iturri berriak sortuko ditu, enpresak erantzuteko duen gaitasuna hobetuko du, eta, azken batean, lehiarako abantaila ugari sortuko ditu, “digitalizazioak oro har eskaintzen dituen onura guztiak direla tarteko”.

Alderdi horiek sakonago aztertu eta eraldaketa digitalak erakundeei dakarzkien negozio aukeretako batzuen berri jasotzeko interesa duten pertsonek programan sartu eta biltzarrerako izena eman dezakete. Doakoa izango da, baina ezinbesteko da honako webgune honetan aurretik izena ematea:  https://www.spyrosoftware.com/congreso2018/

Partekatu

Beste berri batzuk