Erdi-tentsioko elektrizitatearen banaketa automatizatuta egongo da

Bizkaia

Atzo CIAD (Banaketa Automatizatzeko Zentro Adimenduna) izeneko proiektua aurkeztu zen Zamudioko Teknologia Parkean. Ekimen horrek 4,47 milioi euroko inbertsioa izango du berekin eta 2010. urtean prest egongo da. Proiektuan parte hartzen duten enpresen artean ZIV dago eta bere hitzetan, transformazio-zentroak erdi-tentsioko energia jaso eta behe-tentsioan ematen duten instalazio elektrikoak dira. Estatuko sare elektrikoan 300.000 baino gehiago daude, baina gehienek ez dute automatizaziorik. Hortaz, matxuraren bat gertatuz gero “etxebizitza-blokea argirik gabe geratzen da eta norbaitek horren berri eman behar dio konpainia elektrikoari”. CIADek sare hori guztia automatizatuta egotea nahi du, horrela, matxurak non gertatu diren jakingo da eta zentrotik bertatik edo modu automatizatuan zerbitzua berrezarri ahal izango da. Goi-tentsioko azpiestazioetan jada dagoen behe-tentsioko sarea automatizatzean datza.

Partekatu

Beste berri batzuk