Errealitate birtualeko HUB berri batek Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoaren inguruko tokiko ekosistema indartuko du
Enpresek eraldaketa digitalean dituzten premiei erantzuten dien berrikuntzaren aldeko apustua da, sarbidea erraztuz eta teknologia gaitzaileak erabiliz, errealitate hedatua eta errealitate birtuala, besteak beste
Errealitate birtualeko areto berria enpresen zerbitzura
Euskadiko Parke Teknologikoen Saretik errealitate birtualeko gune berri bat jartzen dugu enpresa guztien eskura
100 m2-ko azpiegitura berria parkeko 101. eraikinean dago, eta inguruko enpresek erabil dezakete. Edukiak errealitate birtualean, erabiltzaile anitzentzat eta eskala handian zabaltzeko aukera ematen duen lankidetza espazioa da. Hub berri hori VIROO® berrikuntza-plataforman dago oinarrituta. Tresna horrek murgiltze-saioak sortzeko, kudeatzeko eta hedatzeko aukera ematen du, bai prestakuntzarako, bai prototipoak egiteko, diseinua berrikusteko edo imajina daitekeen errealitate birtualeko edozein eduki gauzatzeko.
Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiaren hitzetan, “espazio berri horrek bultzada berria ematen digu berrikuntza arloko erreferente gisa. Horrelako teknologiak tokiko enpresetara hurbildu gura ditugu, eta XRaren inguruan ekosistema bat sortu”.
Jardunaldi erakusle batera joatera animatzen zaituztegu. Horretarako, mesedez, bete formulario hau: