Errekorra lortu da SPYRO Bezero Batzordean parte hartu duten enpresa-kopuruan

Gipuzkoa

Talde informatikoaren Bezero Batzordeak bilera egin du haren egoitza nagusian. Edizio berriak, konpainiaren 30. urtemugarekin bat etorriz, 16 enpresa bildu ditu. Haietako asko bilerara bertaratu dira, eta beste batzuk urrunetik parte hartu dute, Espainiako puntu ezberdinetan dituzten enpresetatik hain zuzen.

fachadaspyro2_originalEdizio berri honetan, SPYROk zifra errekorra lortu du Bezero Batzordea eratzen duten enpresa-kopuruan, erabiltzaileek eurek SPYROren bilakaeran parte-hartzeko eta haren aurrerapenaren eta garapenaren nobedadeak ezagutzeko erakutsi duten interesari erantzunez. Hauek dira: Ammi Technologies, Aspil, Bikain, Binzel, Davinia/Jucarne, EVIA, Farmadismo, Fegemu, Fegemu Atomatismos, GAT Fertilíquidos, Ingapan, Melton, Oroz, Rodacid, SIT, eta Sumelec.

Haietako askok bileran parte hartu dute, tokian bertan nahiz urrunetik, Galizian, Kanariar Uharteetan edo Errioxan dituzten enpresen egoitzetatik hain zuzen. Bileran, produktuaren bertsio berriak ezagutu ahal izan dituzte lehen aldiz: SPYRO TOUCH SAT eta SPYRO TOUCH CRM.

SPYRO Bezero Batzordeak xede hau lortu nahi du: erabiltzaileek iradokizunak eta hobetzeko proposamenak zuzenean igor diezazkiotela konpainiari, SPYROk erabiltzaileek egunero dituzten beharretara egokitutako erantzun errealak eman ditzan. Horretarako, Bezero Batzordearen bileretan, iradokizunak egiteaz gainera, erabiltzaileek iradokizunik interesgarrienak hautatzen dituzte bozketa bidez, lehentasunezko ideiei edo hobekuntzei jarraipena egiten zaie, eta SPYROk bere gain hartutako hobekuntza-konpromisoetan lortutako aurrerapena ebaluatzen da.

Ekimena abian jarri zenetik 2003an, 800 hobekuntza baino gehiago gehitu zaizkio SPYROri, konpainia informatikoaren eta erabiltzaileen artean dagoen etengabeko feed-back-aren ondorio.

Goizeko hitzordua eta gero, Bikain, Sumelec, EVIA edo Fegemu enpresetatik etorritako partaide askok azpimarratu dute oso esperientzia positiboa izan dela. “Bezero Batzordearen ideia ona da, eta oso erabilgarria. Ez bakarrik egindako iradokizunetako batzuk SPYROn islatuta ikusteko bakarrik, baita iritziak partekatu eta tresnaren ahalmena eta funtzionaltasunak sakon ezagutzeko ere bai” esan dute.

Partekatu

Beste berri batzuk