Erronka bat PARKEarentzat
Lan egiten duzun parkean HOBEKUNTZArik ezartzeko IDEIArik duzu?
Arabako Teknologi Elkartegiak Berrikuntza Irekiko ekimen hau abian jarri du, Parkea eta bertan kokatutako enpresak hobetzen lagunduko duten ideiak antzemateko.
1.- ERRONKAREN ESPARRUA
Proposatutako ideiak parkearen eta bere enpresen arteko harremanaren edozein esparruri buruzkoak izan ahalko dira: zerbitzu aurreratuak, proiektuak, ekimen berriak, azpiegiturak. Bilatzen dena da oro har parkearen eta bereziki enpresen hobekuntzan laguntzea:
– Enpresen arteko lankidetza, internazionalizazioa, berrikuntza irekia eta transferentzia teknologikoa bezalako alorrak sustatzeko proiektuak abian jartzea
– Parkearen eta bere enpresen balioa nabarmentzea ahalbidetzen duten ekimenak
– Enpresentzako eta beren langileentzako azpiegitura berriak garatzea
– …
2.- NORENTZAKO
Lehiaketa hau Arabako Teknologi Elkartegian dauden enpresetan lan egiten duten eta, horien ordezkari gisa, parkea hobetzeko helburua duten ideiak proposatu nahi dituzten langileentzako da.
Enpresa bakoitzetik parte hartu nahi duten erakunde barruko pertsonak adina ideia bidali ahal izango dira.
3.- SARIAK
Aurkeztutako ideia guztien artean bat aukeratuko da eta hori izango da irabazlea. Emango diren sariak hauek izango dira:
– IDEIA izan zuen PERTSONArentzat: IPhone 6S bat
– Pertsona horren ENPRESArentzat: Jardunaldi batez parkeko eraikin nagusiko kongresu-guneak doan erabiltzeko aukera
Ideiari forma eman, zure ERRONKAk IRABAZI behar duela konbentzitzeko
4.- PROPOSAMEN DESKRIBAPENA
IDEIAren deskribapena eta aurkezpena xede horretarako prestatutako formularioen bidez egingo da:
– HARREMANETARAKO DATUAKformularioa: ideia proposatzen duen pertsonaren harremanetarako datuak
– IDEIA – ERRONKA formularioa: proposatutako ideiaren xehetasun nagusien deskribapena
BIDALI zure proposamena posta elektroniko bidez
5.- PROPOSAMENA BIDALTZEA
Ideiak formularioen bidez aurkeztuko dira eta innovalava@parke.eus helbide elektronikora bidali beharko dira. Gaian “ERRONKA bat PARKEArentzat” adierazi beharko dute.
6.- PROPOSAMENAK JASOTZEKO EPEA
Proposamenak jasotzeko epea hau izango da:
– 2015eko azaroaren 4an hasiko da
– 2015eko azaroaren 30ean itxiko da
Epe horretatik kanpo bidaltzen diren proposamenak ez dira ebaluatuko.
PROPOSAMEN HOBERENA aukeratuko dugu
7.- EPAIMAHAIA
Epaimahaia 5 kidek osatuko dute:
– Parkeko 2 enpresetako 2 ordezkarik
– Parkearen entitate kudeatzailearen zuzendaritzako 3 kidek
8.- EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
Aurkeztutako proposamenak erreferentzia gisa irizpide hauek hartuz baloratuko dira:
- Dagoen aurrekontuaren araberako inplementagarritasuna – Parkeak ideia gauzatzeko gehienez 15.000 euroko aurrekontua izango du.
- Eragina – ideia hau gauzatzearekin etekina atera dezaketen enpresa kopurua
- Ideiaren originaltasuna
- Gastu/eragin lotura onena
Epaimahaiak hartutako erabakia apelaezina izango da. Lehiaketa irabazle gabe geratu daiteke.
9.- IDEIA IRABAZLEA JAKINARAZTEA
ERRONKA bihurtzeko aukeratzen den proposamen irabazlea Eguberrietako Koktel-Topaketan 2015eko abenduaren 15ean jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.
Eta ERREALITATE bihurtuko dugu
10.- IDEIA GAUZATZEA
Arabako Teknologi Elkartegiak irabazle suertatu den proposamena gauzatzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako baldintzak hauek dira:
- Aurrekontua: gehienez 15.000 euro
- Epea: 2016. urtea