Erronka bat Parkearentzat

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea eta bere enpresak hobetzen lagunduko duten ekimenak edo proiektuak martxan jartzeko duzun proposamena entzun nahi dugu

Kontatuko diguzu?

Parkeko enpresa batean lan egiten baduzu, bidal iezazkiguzu Euskadiko Parke Teknologikoa osatzen duten parkeak hobetzen lagunduko duten ekimen, zerbitzu, azpiegitura eta proiektu berritzaile berriak martxan jartzeko dituzun ideiak.

Ideia berritzaile bat emanez parte hartzen duten guztien artean, 500 €-ko 3 bidaia-poltsa zozkatuko ditugu (bat lurralde bakoitzeko).

Gainera, pertsona horiek lan egiten duten enpresak sormen-aretoak doan erabiltzeko jardunaldien zozketan sartuko dira.

Inork baino hobeto ezagutzen duzu Parkea!

Eman forma zure ideiari, eta bidali formularioa urriaren 31 baino lehen.

FORMULARIOA

Begiratu hemen ekimenaren oinarriak

Partekatu

Beste berri batzuk