Espainiak bioteknologia industrialeko mundu mailako liderretako bat izan nahi du

Bizkaia

Arlo honetan aurrera egiteko giltzarrietako bat da petrolioan oinarritutako ekonomiatik lehengai berriztagarri eta anitzak darabiltzan beste batera eboluzionatzea. Europan, Horizon 2020 estrategiaren barruan, Public Private Partnership (PPP) bat osatzeko aukera planteatu da, non enpresa publiko eta pribatuek %50eko parte-hartzea izango bailukete 2.000 milioi euro mobilizatzeko. 2011ko produktu bioteknologiko berrien %25 euskal enpresek merkaturatu zituzten. “CNS & Neurodegenerative disordes and ageing” mahai-inguruan garuneko endekapenezko nahasteentzako terapia berritzaileak aurkeztu dituzte eta zahartzeari buruzko hainbat ikuspegi jorratu dira.

“Espainiak aukera handiak ditu postu bat lortzeko bioteknologia industrialaren sektoreko (bioteknologia zuria) munduko liderren artean” adierazi du Jorge Barrerok, Espainiako Bioenpresen Elkarteko (ASEBIO) Presidentetzaren albokoak, BioSpain 2012, Bioteknologiaren Nazioarteko 6. Topaketan (www.biospain2012.org) antolatutako “Hacia una bioeconomía sostenible” prentsaurrekoan. Espainiako patronal bioteknologikoak antolatzen du bi urterik behin egiten den ekitaldi hau eta aurten SPRI Taldearen -Euskadiko enpresa sareari laguntzen dion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko sozietate publikoen multzoaren- laguntza izan du. “Une egokia da mota honetako bioteknologiak arrakasta izan dezan eta hori funtsezkoa izan daiteke sektore osoa eraldatzeko”.

Jorge Barreroren arabera, esparru honetan aurrera egiteko giltzarrietako bat da “petrolioan oinarritutako ekonomiatik lehengai berriztagarri eta anitzak darabiltzan beste batera eboluzionatzea (hasi elikadura edo nekazaritza industrietako hondakinetatik eta helburu horrekin hazitako laborantzetaraino)”. Espainian “baditugu behar adinako azalerak (biomasa), energiaren arloko mundu mailako enpresa liderrak, esparru horietan lanean ari diren profesiona-lak eta ikerketa sare prestatu bat” azaldu du.

Hain zuzen ere, aldi bereko saio batean Horizon 2020 estrategia landu da, estrategia horren barruan lehentasuntzat hartzen baitira bioteknologia industrialaren erronkak. Mahai-inguruan parte hartu du, besteak beste, Alfredo Aguilar, Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntza Unitateko buruak. Oraindik programaren barruko hainbat alderdi eztabaidatzen ari diren arren, Alfredo Aguilar-ek Public Private Partnership (PPP) bat planteatu du, non enpresa publiko eta pribatuek %50ean parte hartuko bailukete. “2.000 milioi euro inguru mobilizatu nahi ditugu” esan du. “Berrikuntzaren bide klasikoak jada ez du funtzionatzen eta lehiakorrago bihurtu behar dugu Europa”.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Teknologia zuzendari Edorta Larraurik prentsaurrekoan esan du bioteknologiaren euskal sektoreak 300 milioi euro inguruko fakturazioa duela. Eskualdean 70 enpresa bioteknologiko daude, Espainiako guztien %8. 2011ko produktu bioteknologiko berrien %25 euskal enpresek merkaturatu zituzten. “Sektore honek konpromiso publiko eta pribatu sendoa behar du” azaldu du. Euskadik 80 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu dagoeneko biozientzian. Hala ere, azaldu duenez, “urrunago joan behar dugu gure estrategian, biozientziaren ikerketaz bestelako alderdi batzuk lehenetsi eta zehazteko”.

Bioteknologia zahartzeari aplikatuta

Belén Sopesén Noscirako zuzendari nagusiak moderatu du “CNS & Neurodegenerative disordes and ageing” mahai-ingurua. Saio honetan garuneko endekapenezko nahasteak tratatzeko terapia berritzaileak aurkeztu dituzte eta biztanleriaren zahartzeari aurre egiteko aukerak jorratu dituzte, hala nola, European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing. Europako Batzordeko Osasun eta Kontsumo zuzendari nagusi Jorge Pinto-Antunesek plan horren ildo estrategikoak aurkeztu ditu.

BRAINco konpainiako (nerbio sistemako gaixotasunentzat botika pertsonalizatuak garatzen aitzindari den enpresa bioteknologikoa) project manager María Guerrerok esan duenez, “medikuntzako beste esparru batzuetan ez bezala, 50 urtetan ez da agertu eskizofrenia bezalako gaixotasun neuropsikiatrikoei aurre egiteko botika berri eta eraginkorrik edo mekanismo berritzailerik. Testuinguru honetan, konpainiak eskizofreniari buruz egin duen azterlan proteomiko baten xehetasunak azaldu dituzte. Europan buruko gaixotasunak dituzten 70 milioi pertsona daude; depresioak jotako %27 eta psikosiak jotako %1.

Ignacio Torresek, CSICeko Cajal Institutuko zuzendariak, garunaren zahartze osasuntsurako oinarri molekularraz hitz egin du. “Zahartzaroko gaixotasunek erakusten digute aldaketak ematen direla 1 -IGF-1- hazkunde faktore intsulinikoan; 1 -IGF-1- intsulinaren antzeko hormona bat da eta paper garrantzitsua du hazkundean” azaldu du. Horrek ateak zabaldu ditu etorkizunean zahartzaroko gaixotasunen aurkako ikerketa farmakologikoak egiteko, adibidez, Alzheimerrarentzat.

Azkenik, Stephen J. Matlin-ek, Life Length enpresako CEOak, telomeroen luzera izan du hizpide. Kromosomen amaieran kokatutako egitura hauek zelulen erreplikatze prozesuaren egonkortasuna bermatzen dute eta bere konpainiak biomarkagailu gisa erabili ditu zahartzea eta prozesu horrekin lotutako gaixotasunak ulertzeko. “Medikuntza prebentibo eta pertsonalizatuaren aro berrian sartzen ari gara” esan du. “Telomeroen azterketekin batera proba genetikoak eginez gero, arrisku iragarpen handiak egin ahalko dira eta gaixotasunak prebenitzeko tratamendu berriak garatu ere bai

Partekatu

Beste berri batzuk