Espainiak eta Suediak proiektu bakarreko hitzarmena sinatu zuten atzo ESSren egoitza osagarria Zamudion irekitzeko
Europako Espalazio bidezko Neutroien Iturriaren (ESS) Zamudioko egoitzak hiru instalazio edukiko ditu. Lehenengoa azeleragailuak ikertu, garatu, diseinatu eta fabrikatzeko zentro teknologikoa izango da. Garmendia ministroak azaldu zuenez, “baterako proiektuaren osagairik garrantzitsuenetako bat da” eta, gainera, “hala eskatzen duten iturrientzako osagaiak fabrikatuko ditu”. Bigarrena saiakuntza-laborategia izango da, “ESSaren entsegu-zentro nagusia”, alegia. Hirugarren instalazioa urruneko sarbideko estazioa izango duen software-zentro bat izango da eta “munduko ikertzaile guztiek Iturriarekin esperimentuak egin ahal izango dituzte, Zamudiotik”. Egoitza bizkaitarra 2011n errendimendu osoan jardun beharko da.
Garmendiak aurreratutakoaren arabera, zentro teknologikoa ia bere osotasunean diseinatuta dago. “Azpiegitura hau Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna da. Datozen hilabeteotan eraikinak bistara daitezkeen proiektuaren zirriborroa ezarri ahal izango da jada”. Garmendiaren hitzetan, “lehenengo kalkuluek adierazten dute 80 pertsona inguru zuzenean instalazio horietan lanean arituko direla”. Partikulen fisikari buruzko beste proiektu batzuekin lankidetzan arituko da Bilboko egoitza, hala nola, Frantzian, Estatu Batuetan, Erresuma Batuan eta Japonian egiten diren egitasmoekin.