Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeetako 40tik gora ordezkari bildu dira GEOLITen APTEren Batzar Orokorrean

Araba

APTE, Espainiako Parke Teknologikoen Elkartea bere Batzar Orokorra egiten ari da Geolit Zientzia eta Teknologia Parkean. Gaur hasi eta bihar arte iraungo duen biltzarrean, estatuko Zientzia eta Teknologia Parkeetako 40tik gora ordezkari bildu dira, besteak beste Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidentea eta Geoliten instalazioak ikusteaz gain, parke horretan egiten den jarduera ezagutzeko aukera izango dute.

APTE, 06/03/2012

Gaur arratsaldean egingo diren APTEren batzorde-ordezkarien bilerek emango diote hasiera egitarauari. Bihar berriz, Batzar Orokorra egingo da Mengibarren kokatuta dagoen Geolit Zientzia eta Teknologia Parkean.

Batzarrean zehar, RETA, Andaluziako Teknologia Guneen Sarea onartuko du APTEk, elkartearen lehen kide laguntzaile bezala.

APTEren Batzar Orokorra Geoliten egiteak aukera paregabea eskaintzen die parke teknologikoetako ordezkariei Geoliten bikaintasunezko instalazioak ikusteko eta bertan kokatutako enpresek egiten dituzten jarduerak ezagutzeko. Bi egunotan Geolit berrikuntzaren gune bihurtuko da eta honenbestez, babesa jasoko du azken urteotan egindako lanagatik.

Partekatu

Beste berri batzuk