Estibaliz Arango, AZTIko Talentua Erakartzeko eta Garatzeko arduraduna
AZTI enpresaren jarduera…
Berrikuntzako teknologia-zentroa da; gizartearen hainbat erronkari erantzutea du helburu, besteak beste: klima-aldaketari, elikadurari eta osasunari… Horretarako, produktu, zerbitzu eta enpresa-ekimen jasangarriak garatzen ditugu, industria-egitura dinamizatu eta natura-baliabideak leheneratu eta babestu egiten dutenak.
Bereizgarriak…
Emaitzari eta gizatasunaren erronkei aurre egiteko ezagutzaren aplikagarritasunari begira gaude. Ikerketa eta zientzia gizarte osoaren baterako ongizatearen zerbitzura jartzen ditugu.
Zer ekarpen egin nahi diozue gizarteari?
Horretara begira gaudenez, oso kontziente gara gure ikuspegien erdigunean pertsonek, herritarrek, enpresek, erakundeek egon behar dutela eta beraiengandik oso hurbil egonik identifikatzen ditugun beharretatik eraiki behar dugula.
Eta Euskadiko Parke Sareak, zer ekarpen egiten du?
Elkartasunetik, enpresen eta ikerketa-taldeen artean sinergiak sortzera zabalduta gaude. Gure ustez, gaur sekula baino gehiago, diziplina aniztasuna eta elkarlana oso garrantzitsuak dira, eta ziur gaude talentua sarean garatzen dela.
Nazioartera begira dagoen enpresak zer izan behar du?
Ikuspegi estrategikoa izan behar du, eta arazoak globalak direla ulertu behar da eta, beraz, irtenbideek ere gure hurbileko ingurunea gainditzen duen ikuspegia ere behar dutela.
Eta zer ez du izan behar?
Epe laburreko ikuspegia, ez denboran, ez espazioan.
Erreferente bat enpresa-munduan?
Zenbait ditut buruan, baina pertsonek beren alderdi pertsonala eta profesionala garatzeko aukera ematen duten testuinguruak sortzeko gai diren enpresa guztiak.
Zer enpresa duzu gogoko duen filosofiagatik?
Aurreko galderan erantzun dudan bezala, zenbait ditut buruan, beren ingurunearekin eta pertsonekin arduratsuak eta jasangarriak direnak.
Talentuak zer behar du?
Alderdi pertsonala eta profesionala garatzeko aukera ematen duten testuinguruak, helburu partekatua eta jarrera proaktiboa duten erakundeak.
Non aurkitzen dituzu zure enpresarako behar dituzun talentuak?
Profilaren arabera, unibertsitateetan, beste zentro batzuetan, enpresetan… Gaur egun mugikortasunerako aukera handiagoa dago, eta, hori dela eta, eremu zabalagoan aurki daitezke pertsonak, bai eremu geografikoei dagokienez, bai ezagutza-eremuei dagokienez, besteak beste.
Nire laneko mahaian edo bulegoan beti dago…
Nire familiaren argazki bat.