Estocolmoko KTH Teknologia Institutuko Patricia Phumpiu ikerlariak Euskadiko Teknologi Parkeak bisitatu ditu

Bizkaia

Araba, Bizkaia eta Donostiako Parke Teknologikoek Patricia Phumpiu ikerlariaren bisita jaso dute ekainaren 22, 23 eta 24ean. Phumpiu anderea, Estocolmoko KTH-Royal Institute of Technology erakundeko ikerlaria da, berrikuntza politiketan aditua, bereziki politika hauek zentro teknologikoetan izan duten eragina eta bilakaera historikoarekin lotuta.

Berrikuntza eta europartze politiketan lanean ari diren Ikerketa Zentroen egitasmoaren barruan kokatzen da Phumpiu anderearen bisita. Proiektua Eskandinavian egiten ari da eta ikerketarako bi adibide aztertuko dituzte: Alemania eta Espainia.

Euskadira egindako lau eguneko bisitaldian, Teknologi Parkeez gain, SPRI eta IK4 eta Tecnalia plataformak osatzen dituzten zentro teknologikoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du Patricia Phumpiu ikerlariak, baita Innobasque ere.

Partekatu

Beste berri batzuk