Irailaren 26an, astelehena, Arabako Teknologia Parkeak ordezkaritza argentinar baten bisita hartu du; ordezkaritza horretan, Ricardo Male jauna, Pilarreko Udaleko Gobernu Idazkaria (Argentina), eta Delfin Gibert eta Rubén Yantorno, Exal Group-eko jaunak, etorri dira.
Pilarreko Udaleko egiten ari den prospekzio lanen baitakoa da bisita, eskualdean teknologia parke bat jartzeko xedez, eta Arabako Teknologia Parkearekin zerikusia duten azken berrikuntzak ezagutu nahi izan ditu, berehalako proiektuak, inbertsioak, azpiegiturak, eta abar.