Arabako Teknologi Parkeak lagundutako enplegurari buruzko gosari teknologikoa antolatu du

Araba

“Lagundutako enplegua: Enpresaren Gizarte Erantzukizunerako tresna bat Araban” izan da gaur goizean Arabako Teknologi Parkean ospatutako gosari teknologikoaren gaia.


Jardunaldiaren helburua, alde batetik lagundutako enpleguaren metodologia ezagutaraztea izan da, horretan oinarritzen baita Eri Mentala duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartearen Lagundutako lanbideratze Programa- PILA, Gizarte Erantzunkizunari ekarpen gisa, eta bestetik, enpresen eta administrazioaren arteko topagune bat sustatzea.

PILA Programa 1999an sortu zen, ASAFESek eta Arabako Foru Aldundiak bultzatuta, buruko gaixotasuna duten pertsonei lana bilatzen laguntzeko, eta lanpostuetan sarbidea, bertan mantentzea eta egonkortasuna errazteko.

Programa honek, beraz, ekintza ezberdinen bidez, talde estigmatizatu honek bizi duen lan diskriminazio kezkagarriaren egoerari aurre egiteko gogoa du.

Partekatu

Beste berri batzuk