Etapako Lasterketa Parkean ideiak irabazi du Erronka Bat Parkearentzat ekimenaren 1. edizioa

Araba

Berrikuntza irekiko ekimena lehen aldiz antolatu dute Arabako Teknologia Parkean langileen artean Parkea eta bertan instalatutako enpresak hobetzen lagunduko duten ideiak detektatzeko eta ideia kopuru handia biltzea lortu du.

_MG_6700 QUINTASAurkeztutako ekimenen helburua hainbat alderdi hobetzea da: Parkeko zerbitzuak, adibidez, aplikazio mugikorrak (app) ezarrita; enpresen arteko harremanak; azpiegiturak; eta esparru soziala.

Epaimahaiak aurkeztutako ideiak baloratu ditu oinarrietan ezarritako irizpideen,

eskuragarri dagoen aurrekontuaren (15.000 euro) arabera ezartzeko aukeraren, inpaktuaren, ideiaren originaltasunaren eta gastu/inpaktu erlazio onenaren arabera. Horiek guztiak kontuan hartuta, Aernnova enpresako Julio César Martínezek aurkeztutako “Etapako lasterketa Parkean” ideia baloratu du.

Sariak Julio Césarrentzako Iphone 6S bat eta Aernnova Aerospace SArentzat Parkeko eraikin nagusiko kongresuen guneak egun batez doan erabiltzeko aukera izan dira, eta Parkeko Gabonetako Topaketan banatu zituzten asteartean, abenduaren 15ean, Eraikin Nagusiko Erakusketa Aretoan.

Ideia

Etapako Lasterketa Parkean ideiaren helburua Parkea ezagutaraztea eta probint

ziara eta ingurura gerturatzea, eta harekin komunikatzea da. Ekimenak egun bateko iraupena izango luke eta 4 kideko taldeentzat prestatutako kirol-jarduera da.  Lasterketa 6 etapatan garatuko litzateke: 4 etapa luze (10 eta 16 km artean), 3 km-ko atarikoa, eta 2 km-ko errelebo-lasterketa amaieran. Korrikalari bakoitzak etapa luze horietako batean, atarikoan edo amaierako erreleboan hartu beharko luke parte.

Etapa bakoitzaren irteera eta iritsiera Parkeko eraikin nagusiaren inguruan egongo litzateke eta korrikalariek egin beharreko ibilbideek gure inguruko paisaia naturaleko espazio ederretatik eta perimetro barruko zirkuituetatik egindako trazatuak bilduko lituzkete.

Lasterketa horrek talde-lana bultzatzen du eta jarduera osasungarria Arabako Te

knologia Parkekoaren moduko ingurune iraunkorrarekin lotuko luke, eta Parkeko enpresa guztiak animatuko lituzkete parte hartzera. Partaideek hemen ezarritako enpresak ezagutzeko aukera izango lukete eta haiek, aldi berean, beste era batera hemen zabaltzen dugun giro teknologikoa ezagutzera gerturatuko ez liratekeen herritarren aurrean beren lana erakusteko aukera izango lukete. Kirol-jarduera bertaratutako guztientzako aisialdiko guneekin osatuko litzateke: haurrentzako guneak, Parkeko enpresek egindako erakustaldiak eta abar. Horri esker, hemendik eskaintzen ditugun zerbitzuetan jendearen zuzeneko partaidetza bultzatuko genuke.

Ekimen horrekin lotuta, nabarmendu beharrekoa da Parkea kausa solidario bati lotuta geratuko litzatekeela. Izan ere, ez luke irabazi-asmorik izango eta honako kontzeptu hauek direla eta sortutako onurak ongintzako kausa

batera bideratuko lirateke (haurren minbiziaren aurkako borrokara, adibidez): izen-emate kuotak, enpresek egindako ekarpenak eta antolaketa-gastuak ordaintzera bideratzen ez den deialdi honetako emakida hipotetikoaren zatia. Onuraduna Minbizia duten Haurren Gurasoen Arabako edo Euskadiko Elkartea izan daiteke.

 

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk