ETE Berritzaileak finantzatzeko eskema berria Europar Batasunean
Arabako Teknologia Parkeak “ETE Tresna”-ri buruzko jardunaldia hartu du, ETE berritzaileak finantzatzeko Europar Batasunak ezarritako eskema berria, HORIZON 2020 programaren barruan. Programa honen helburua da berrikuntzak ustiatzeko gaitasun handia duten ETE-en presentzia areagotzea nazioarteko merkatuetan. Helburu hori lortzeko, 2.800 milioi euroko aurrekontua du programak hurrengo 7 urteetako jardunetarako; funts hauekin, ETE tresnak, ETEetarako epe ertainean hazkunderako negozio-aukerari erantzuten dieten proiektu nagusiak finantzatuko dira. Onartutako proiektu bakoitzeko finantzaketa publikoaren gehieneko muga 2,55 milioi €-koa izango da. Lehen deialdian, Espainia izan da finantzatutako proiektu kopuru handieneko herrialdea (39), eta haietako 4k Euskadiko ETE-en partaidetza izan dute.
SPRIk koordinatu eta CDTIk, Enterprise Europe Network, Euskadiko Parke Teknologikoek, Innobasquek eta Beazek lagundutako jardunaldian tresna berri honek nola funtzionatzen duen azaldu da, baita kalitatezko proiektuak aurkezteko eta bideratzeko gakoak eman ere.
Bertaratutakoek gainera, beren proiektu-ideiak aurkeztu eta adituen iritzia jasotzeko aukera izan dute, aldez aurretik CDTIko ordezkariarekin hitzartutako batzarren bidez.