Etorkizuneko Leioako Zientzia Parkeak 5,2 milioi aurreztuko dituen energia sistema bat izango du

• “District heating” esperientzia pilotu bat jarriko da martxan, energia era eraginkorrean ekoizteko sistema berritzailea, hain zuzen, eraikin bakar batean zentralizatua egoteari esker.

• 5,2 milioitako inbertsioa ekiditzen da eta kutxadura isuriketak %21 aurrezten dira

• Bizkaiko Teknologi Elkartegiak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) sistemaren inplantazioa erraztuko duen lankidetzarako esparru-hitzarmen bat, energia-eraginkortasun arloan, sinatu da gaur

Bizkaiko Teknologi Elkartegiak eta Energiaren Euskal Erakundeak gaur goizean energia-eraginkortasun arloan lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu dute UPV/EHU-ren Zientzia Parkean garatzeko ekimen ezberdinak martxan jartzeko asmoarekin. Nagusiena “District Heating Cooling” (DHC) deitutakoa da, beroa eta hotza ekoizten duen zentrala, horretarako egindako eraikin txiki batean kokatuko dena eta honi esker eraikin bakoitzak bere instalazio propioa izatea ekidituko duena. Sistema berritzailea da eta besteak beste, aurrezki nabariak sortzen ditu edo sor ditzake.

Inbertsioa 7,5 milioitakoa da baina sistema honi esker, Parkean egingo diren eraikinetan 5,2 milioitako inbertsioa ekiditzen da eta ondorioz, inbertsio garbia 2,5 milioitakoa izango da. Kutxadura isuriketak ere, %21 aurreztuko dira ohiko sistemakin alderatuta, bestalde, parkearen erabiltzaileek gutxiago ordainduko dute, mantenimendu eta kudeaketa gastu gutxiago izateaz gain.

Francisco Berjon Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidenteak eta Jose Ignacio Hormaeche EEE-ko zuzendariak sinatutako hitzarmenaren helburua, energia arloan, elkarte publiko bien arteko lankidetza sistema bat gauzatzea da. Hain zuzen ere, bi erakundeen interesen aldeko ekimenak bultzatzea da helburua eta energia-eraginkortasun arloan elkarrekin lan egiteko, energia arrazoizko eran erabiltzeko eta Zientzia Parkearen hirigintza-garapenean energia berriztagarriak aprobetxatzeko gogoarekin.

Ekimen hauek, bakoitzak bere hitzarmena izango du eta hauek sinatzerakoan jarriko dira martxan. Dena den, lehena “district heating” –eko esperientzia pilotua izango da eta honen hitzarmena eraikitze-proiketua zehaztasunekin idatzita dagoenean sinatuko da, Zientzia Parkeak izango dituen 19 eraikinetariko batean kokatuko delarik.

DHC sistemaren abantailak.-

– Sustatzaileentzat:

o Inbertsioa aurreztea bai energia sortzeko ohiko instalazioetan, instalazio bakar batek banatuko lukelako energia Parkeko gainontzeko eraikin eta instalazioen artean, eta baita instalazioen azaleran, kontsumitzaileak bere instalazio propioa jartzeko beharko luken tokia beste edozertarako erabili daitekelako.
o Kode etikoaren betebehar teknikoak betetzeko lagungarria delako ACS ekoizteko energia eraginkorraz hornitzeko beharrari dagokionean, baterako sorkuntza bezalako temperatura sorkuntza sistema eraginkorrak gehitzen dituztelako.

– Erabiltzaileentzat:

o Errendimendu handiko ekoizpen sistema zentralizatua da, lehen errakaiaren erosketa-salneurria optimizatzen du eta erabiltzaileari energia merkeago saltzea lortzen du, ohiko ekoizpen sistematan energia erabilgarriak duen erreferentziako salneurriarekin alderatuta (galdara bakarrekin edo galdara zentralizatuekin).
o Zerbitzuak kanporatzearen ondorioz sortutako aurrezkiak: instalazioaren mantenimenduaren beharrik ez dauka eta aseguruak, amortizazioak eta zerbitzuaren kudeaketa bera, ekiditzen dira.
o Energiaren etekin handia (>%80)

– Gizartearentzat:

o Errekaiaren kontsumoan aurrezki orokorra, sorkuntzan etekin orokor handiagoa duten instalazioak direlako.
o Lehen errekaian lortzen den aurrezki orokorrak kutxadura gutxiago eta CO2 isuriketa txikiagoak sortzen ditu, ohiko sistemakin alderatuta %21 aurreztea lortzen da, ingurugiro-konpromisuak bete ahal izateko eta gure inguruaren garapen jasangarriagoari lagunduz.
o Energia elektrikoaren sorkuntza eta baterako sorkuntza sistema konbinatuak gehituz gero, sistemaren galera gutxiago sortzen dira, energia kontsumo puntuetatik hurbil sortzen delako.

UPV/EHU-ren Zientzia Parkeak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak bultzatua, helburu nagusi gisa bikaintasun eta berrikuntza espazio bat sortzea du, non unibertsitatea eta enpresaren arteko harremanak, oinarri teknologikodun enpresa berrien sormena eta kualifikazio handiko enpleguak biztuten diren, bere inguruko giza eskaerei irekitako unibertsitate-kanpusaren ahalmen zientifiko eta teknologikoak aprobetxatuz.

Gaur egun, hirigintza fasean dago eta lehen mailako azpiegiturak izango ditu. Bertan kokatuko diren egitasmo estrategikoetariko batzuk hauek dira:

-Egoitza – Zientzia Parkeak enpresen inkubagailua kokatzeko egoitza eraikina izango du, baita OTRI deritzona, aholkularitza eta informazio zerbitzuak, enpresa lehen proiektuetarako gunean, etabar.
-ESS Bilbao – Espalazioz sortutako neutroi Europar Iturriaren egoitza espainiarra.
-Bizkaia Biofisika Unitatea
-Plataforma Teknologikoak – Bi eraikin disziplina-anitzeko lan- talde ezberdinak kokatzeko, unibertsitatea-enpresa plataformak sortuko dituztenak eta zientzia arlo ezberdinetan bilduta egongo direnak.
-B+G Eraikinak – Oinarri zientifiko-teknologikodun enpresak eta enpresen B+G+i sailak kokatzeko 11 eraikin egingo dira.

400 milioi eurotako inbertsio publiko-pribatua izango duen azpiegitura berri honen eraikitze lanak fase ezberdinetan burutuko dira eta lehen eraikinak 2013rako martxan egongo direla aurrikusten da.