EUREKA!-REN ENPRESA LAGUN txartela

Albisteak, Gipuzkoa

Dagoeneko 18 urte igaro dira Eureka! Zientzia Museoa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, Donostian, inauguratu zenetik

Urte hauetan asko izan dira museoa bisitatzera etorri diren pertsonak, eta orain arte egindako lanak animatuta, zientzia gizarte osoari hurbiltzeko lanean jarraitzen dugu.

Ildo horri jarraituz, interesa duten enpresa guztiei Eureka!-ren Enpresa Laguna bilakatzeko aukera eskaintzen diegu.

Gipuzkoan parekorik ez duen eremu bat jartzen dugu zuen eskura: erakusketa iraunkor landua, 3D planetarioa, eta bilerak, ekitaldiak eta abar egiteko espazio esklusiboak dituena.

Eureka!-ren enpresa lagunek hainbat abantaila dituzte, hala nola:

– Museo eta planetariorako sarrera mugagabea.

– Deskontuak bai kafetegian eta baita museoko dendan ere.

– Deskontuak eremuak alokatzeko enpresaren jardueretarako, eta, lau txartel edo gehiago izanez gero, urtean behin Koperniko aretoa erabiltzeko aukera, inongo kosturik gabe.

– Eureka!-ren enpresa lagunen aipamena web-orrialdean.

– Eta abar.

Eureka!-ren enpresa lagun txartelaren ezaugarriei buruzko informazioa jaso nahi duten enpresek web-orrialdea kontsultatzeko aukera dute honako esteka honetan: https://www.eurekamuseoa.es/eu/eureka-zientzia-museoaren-lagunak

Edo informazioa eska dezakete 943-012900 telefonora deituz edo eureka@eurekamuseoa.es helbidera idatziz.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk