Eureka Zientzia Museoan “Uztaileko zerua”

Gipuzkoa

“Uztaileko zerua”: planetarioan zuzenean egindako saio bat da. Bertan, hurrengo hilabetean ikusiko diren izarrik eta konstelaziorik nabarmenenak erakutsiko dizkizugu. Ikusgai diren bost planetak zeruan non aurkitu ere esango dizugu.

Gainera, hilabete bakoitzean fenomeno astronomiko desberdin bat azalduko dizugu.

Uztailean, galaxiez eta galaxia kumuloez osatutako Unibertsoaren egiturari buruz hitzegingo dizugu.

Leihaketa batean parte hartzera ere gonbidatzen zaitugu: saioaren ondoren galdera bat erantzun ahal izango duzu. Asmatzen dutenen artean opari bat zozketatuko dugu.

Adina: 9 urtetik aurrera.

Saioa euskeraz: uztailak 24ak, goizeko 12:30an. 

Planetarioko sarrerarekin.

Partekatu

Beste berri batzuk