Europak bere zientzia beka nagusiaz saritu du BCBLk Miramonen burmuinari buruz egindako euskal ikerketa

Gipuzkoa

Basque Center on Cognition Brain and Language (BCBL) euskal zentroaren ikerketek irakurketan zehar burmuinak duen jokabideari buruz, ikerketa finanziatzen duen lehen erakunde europarraren oneritzia lortu dute, hain zuzen ere, European Research Council, ERCren oneritiza. Bere helburua Europan bikaintasun zientifikoa suspertzea da kontinenteko zientzilaririk onenei lagunduz.

Manuel Carreiras, director de BCBL (© GUK)

Kontseiluak euskal zentruaren zuzendariari, Manuel Carrerirasi, ERC Advanced Grant beka eman dio, 2,5 milioi eurotakoa, lehen eta bigarren hizkuntza batean irakurtzen ikasten denean burmuinak dituen aldaketak ikertzeko. Nazioarteko aintzatespenaz gain beka honek daraman diru-laguntza oso garrantzitsua da BCBLk burmuinaren ikerketan mundu mailako abangoardian jartzeko egiten dihardun apostua indartzeko.

Aintzatespena, hizkuntzari aplikatutako Neurozientzia Kognitiboaren arloko ikerlari batek estatu espainiarrean lortutako lehena da eta hirugarrena Euskadin kokatutako edozein arloko zientzilari batentzako.

Ebaluazio-batzordea, bere txostenean adierazi duenez, “harrituta” dago Carreirasen historia akademikoarekin eta BCBLn “ikerketarako sortu duen giro ezin hobearekin”.

Partekatu

Beste berri batzuk