Europeana, Europar Liburutegi Digital handia zabaldu eta hobetzeko proiektuan parte hartzen ari da Tecnalia

Bizkaia

  • Tecnalia, bere Informazio eta Interakzio Sistemen Unitatearen bidez, ASSETS izeneko proiektuan parte hartzen ari da, 10 herrialde desberdinetako beste 23 kiderekin batera. Europar Batzordeak ko-finantziatutako egitasmo honen helburua da “Europeana”, Europar Liburutegi Digitalerako euskarriaren erabilpena hobetzea

Europeana europar liburutegi digitala da, sarbide librea duena eta 2008ko azaroaren 20an inauguratua. Europar Batasuneko 27 herrialde-kideetako kultur erakunde ezagunetatik hartutako agiri digitalizatuak biltzen ditu, besteak beste liburuak, filmeak, marrazkiak, egunkariak, soinu fitxategiak, mapak eta eskuizkribuak.

ASSETS egitasmoaren barruan, Tecnaliaren Informazio eta Interakzio Sistemen Unitatea erabiltzailearen interfaze grafikoaren diseinu eta garapenean parte hartzen ari da, bereziki fitxategi multimedia handien bilaketetan erabiltzen den tresna. Europeana atariaren erabilpena hobetzea da helburua: sarbide adimenduna eskeintzen duten aplikazio digital aurreratuen bidez, berreskurapen interaktiboa eta personalizazioa, erabiltzailearen lehentasunen arabera.

Hasierako proiektua 2005.urtean abiarazi zuten, Informazio Gizartearen Europar Batzordean eta bere gaur egungo garapena, 120 milioi euroko aurrekontuarekin, eContentPlus programaren esku dago; Amsterdamen kokatutako Europar Liburutegi Digitala Fundazioa da egitasmoaren ikuskapen eta koordinazioaz arduratzen dena. Euskarriaren prototipoa Europako hainbat hizkuntzatan dago. Inauguratu zen egunean jasotako bisita kopuruak zerbitzariak gainditu zituen eta geldituta egon ziren 2008ko abenduaren 18 arte.

Gaur egun, Europar Liburutegi Digitalak 7 milioi objetu digital biltzen ditu, liburu, eskuizkribu eta mota askotako fitxategiak.

ASSETS egitasmoak iraungo duen bi urteetan, liburutegi digital guztietan erabili ahal izango diren zerbitzuak hedatuko ditu eta proiektuan sartuko du erabiltzaile talde zehatz bat, egitasmoaren azterketa, diseinu, inplementazioa, froga eta ebaluaketa egin dezaten. ASSETS proiektuaren asmoetako bat balio erantsiko zerbitzu multzo bat sortzea da, bilaketa, nabegazio eta sarbidearen arloan, edukietara sarbidea eta Europeanaren zerbitzuen erabilpena hobetzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk