Otsailaren 9an, 5S Klubaren Diploma banaketa ekitaldia egingo du Euskalitek Bizkaiko Teknologi Parkean
Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, 5S Klubaren Diploma banaketa ekitaldia egingo du datorren otsailaren 9an. Bizkaiko Teknologi Parkeko 101 eraikinean egingo da ekitaldia eta diploma banaketa baino lehen hainbat erakunderen esperientziak ezagutzeko aukera izango da:
5S Klubaren aurkezpena – Jon Campos (Euskalit)
5Sak krisialditik ateratzeko laguntza- Fernando Torre (Asenta Consulting)
5S praktika ona Industriaren alorrean – Nagore Jimenez (Oerlikon Balzers Elay)
5S praktika ona Osasun alorrean – Maria Bodon (Mutualia)
5S Erraztatzaile Kluba 2001. urtean abiarazi zuen Euskalitek honako helburu honekin: Produktibitatea eta lan lekua hobetzeko metodologia bezala erabilita 5Sen aplikazioan eta garapenean aurrera egiteko esperientzien elkartrukearen bidez euren kideen artean elkarrekiko ikaskuntza sustatzea.
Gaur egun 30 erakunde baino gehiagok osatzen dute 5S Kluba, besteak beste osasun eta hezkuntza zentruek, industria eta zerbitzu alorreko enpresa txiki eta ertainek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek.